Gaur egun internet eta batez ere web 2.0 mundua gure mundua ari da bilakatzen. Hau da, gu jada ez gara hitzik esan gabe pantailaren aurrean orduak pasa behar ditugun horietakoak. Ez gara zerbait gaizki dagoela pentsatuz gero isildu beharra dugun horietakoak, ez. Orain gure iritzia edonon edonori eta "edonola" eman dezakegu. Izan ere, subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasa baikara, gu geu gara guk nahi dugunaren sortzaileak. Baina guk sortzen dugun informazio hori era askotakoa izan daiteke: iritzia, irudia, bideoa, ideiak,entziklopedia, albisteak... ...
ATSALDEON! oinguan TAGZANIA pogramia ibili gara probatzen, Eibarko Codesyntax enpesak sortua. Oso egokixa da laguneri, familxiari edo blogarxeri erakusteko nun bizi zaran ero nun eon zaran oporretan. Nik bizi naizen tokiko planua ipini dot: Eibarren, Urkizu aldian. Hori bai, oin PARTY bat in ezkero nere etxian ez dozue ez etortzeko aitzakirik, party, party!jaja! Ondo segi! &nb;tagzaniapastenere etxia map - Tagzaniasp;
Joxe Aranzabal osatu berri da eta gogotsu etorri zaigu Eskoriatza aldera. Izan ere, artikulu bat idazteko eta Flickr-en lan bat egiteko agindua jaso berri dugu. Eta guk kasu egin behar, ardiek artzainari artegian sartu behar direnean kasu egin behar dioten moduan. Baina ardiekin alderatuz, guk desberdintasun nabari bat dugu. Ardiek euren bidea xuxen-xuxen jarraitu behar dute: euren artzainak emandako agindua bete arte, hots, denak artegian sartzea. Guk, aldiz, helburua lortzeko, lur azpitik joateko aukera edota artegiko hesiaren gainetik pasatzeko aukera dugu. Horrela, oraingo honeta...
Oso bideo ona da , benetan. Dirudienez azken bolada honetan zer egin jakin ez eta Bruce Lee-ren azalean sartu da bere ideiak eta manipulazioa azaltzeko! Bukaera ere sekulakoa! jaja!
Atzo Ihesa-ren aurkako borrokaren egun internazionala izan zela eta oso bideo apropos bat aurkitu dut Youtuben. Barre egiteaz gain, berak daraman mezua aintzat har dezazuen espero dut.
Betikua.... gabaz lo in ezin barik eta gero ohetik altzatzeko kriston ahaleginak itxen ibili bihar izaten gara xaguzaharrak! Baina oin aprobetxau bihar ze Oinarte ordenadoria apurtuta euki dot ta INKOMUNIKAUTA sentituta naiz mundu honekin, inoiz baino garbixo ikusi dou hau duda barik komunikatzeko modu bat dala!!....Beraz, ordenadore berrixakin ya eztakat parkamenik! Horregaitxik argazki hauek jarri dotzuedaz letraz jantziriko mundu hau pixkat alaitzeko, koloreztatzeko eta barre itxeko! Besterik gabe, zuekin zuzen-zuzenean argazkixak, nahiko diferentiak portzierto! Hamendikan zabizien...
Hilaren 10ean ,atzo, Berria estilo liburuaren aurkezpena izan genuen primiziaz Huhezin. Izan ere, Irene Arrarats izan genuen geurean, Berria-ko euskara zuzentzailea eta estilo liburuaren koordinatzailea. Baina hasi baino lehen ez legoke gaizki azalpen txikitxo bat ematea Berria eta Irene Arraratsi buruz. orain dela 3 urte sortu zen, gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean dagoen egunkari bakarra delarik. Harrezkero egiten du Irene Arrarats-ek lana bertan zuzentzaile moduan, baina berez lan hau burutzen 12 urte daramatza, egunkarian ere egin baitzuen lana besteak b...
Epa danoi! hau bai bizitza gogorra! Negua datorrela eta denak ari gara gaixotzen. Nire kasuan jada hasia naiz udazkenaren lehen zantzuak igartzen; alde batetik kristoren katarroa harrapatu dudalako eta bestalde nire ordenagailuak ere gripea harrapatu omen du, birus ugari zituela eta eritetxean baitago. Gaur deitu berri dute eta esan digute hilzorian dagoela, bere ordez bere antzeko bat eskaini digutelarik. Hori dela eta orain liburutegira etorri behar naiz etxekolanak egitera, beraz espero dut aste honetan ongi portatzea irakasleak. Beno Ane bada garaia harira joatekoa-pentsatuko duz...
LITERATURA LANTZEN WEB 2.O ERARA Oraingo honetan itsasoaren bestaldean asmatu duten teknika baten gainean arituko natzaizue, betiere web 2.o-rekin lotua dagoena. Dirudienez, AEB-ko South valle Jr High, liberty delako herrian historiako irakasle bati bonbila piztu zaio, bere ikasleen eta bertako gizartearen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Horrela, The Guerrila season deituriko eleberri historikoa irakurtzeko agindu die ikasle, guraso eta irakasleei, baina berezitasun batekin; liburuari hertsiki loturik egongo den Blog bat sortu du non irakurketa kolektiboaren ondoren hainbat...