Literatura lantzen web 2.0 erara

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-11-05 20:36
2

LITERATURA LANTZEN WEB 2.O ERARA

Oraingo honetan itsasoaren bestaldean asmatu duten teknika baten gainean arituko natzaizue, betiere web 2.o-rekin lotua dagoena.

Dirudienez, AEB-ko South valle Jr High,  liberty delako herrian historiako irakasle bati bonbila piztu zaio, bere ikasleen eta bertako gizartearen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Horrela, The Guerrila season deituriko eleberri historikoa irakurtzeko agindu die ikasle, guraso eta irakasleei, baina berezitasun batekin; liburuari hertsiki loturik egongo den Blog bat sortu du non irakurketa kolektiboaren ondoren hainbat eztabaida eta proiektu egingo diren. Halaber, komunitate horretako partaideek liburu hori eros dezaten 5000 dolarreko diru laguntza jaso dute, irakaslearen lorpenei esker.                                                                                                                                              Hala eta guztiz ere Blog-ak orden bat eraman dezan  irakasleak aste batetik bestera zenbat orrialde irakurri behar diren esaten die blogaren bitartez . Honekin lortu nahi duena zera da; irakurleak gai izan daitezen astero egiten diren galderei erantzunak ematen, eztabaidak bideratzeko. Esan beharra dago, erantzunak moderatuak izango direla eta publikatu baino lehenago bai irakasleak eta bai nobelaren idazleak berrikusiko dituztela, irainen edota hutsen bat agertuz gero erantzun horiek deuseztatzeko. Gainera,  bloga atseginago egiteko eta baita informazio gehiago zabaltzeko,  leku honek argazkiak, podcastatak eta testuak erabiliko ditu.                                                                                                                                              Azkenik, partehartzaile guztiek interesgarria izan daitekeen proiektu bat egin beharko dute; Poema bat idaztea liburuak landutako gaiaren inguruan, bukaera alternatibo bat idaztea eleberriari ,elkarrizketa bat egitea liburuko pertsonaia bati edota diseinatzea beste azal bat diseinatzea liburuari, besteak beste.

Nire iritziari dagokionez, ordea, guzti honen gainean orokorrean oso proiektu interesgarria iruditzen zaidala esango nuke, agian blogaren aitzakiarekin eta proiektuarenarekin jende gehiago animatuko zelako irakurtzera.Gainera, bukaerako proiektuak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, liburua irakurtzearena baino gehiago, txikitan ematen ez dugun arlo bat sustatzen duelako; ikus-entzunezko arloa. Horrez gain, liburuarena ez da irakurketa sinple edo fantastiko bat baizik eta AEB-ko gerra zibilean izan ziren bertako bi mutilen historia. Hori dela-eta, bere herrialdeko historiarekin ere aberastuko lirateke, horrela gaian ez dira ibili beharko beste batzuk ibiltzen garen moduan 1000 paperen artean galdurik data batean  zer pasa zen eta nork zer egin zion nori jakin barik.

Pd: Gaur el semanalean web 2.0-rekin oso lotuta dagoen artikulu bat dator, non azaltzen den aberatsa egin den jendea web 2.0-ri esker. Youtube, jajah, flickr , myspace eta google zerbitzuak, alegia. Gainera web 2.0-rekin lotutako hiztegia dakar A-tik Z-raino, eta baita Tim O´Reilly-ren aipamena ere. Oso interesgarria da artikulua eta irakurtzea gomendatzen dizuet, eta ez arduratu aldizkaria ez baduzue esku artean bere web orrian ere laburpen bat irakurri dezakezuelako.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 18:12 #1

Zuk zer liburu gomendatuko zenuke antzeko irakurketa partekatua egiteko?

Gomendio ona, bestalde, bukaeran egin duzuna, nahiz eta bereziki azpimarratzen duen Web 2.0ri esker dirua egin dutenen kasuan.

ane urkiola

ane urkiola 2006-11-11 19:49 #2

epa joxe! agian arrazoia duzu baina Gostinek dioen moduan bizitza honetand ena irakurri behar da ona eta txarra. Txarretik ere asko ikasten delako, gainera horiek egin duten dirutza egitea ni behintzat laurdenarekin ere konformatuko nintzateke. Nik kolektiboki irakurtzeko liburua aukeratzeko orduan, Castillos de Cartón aukeratuko nuke, orain arte irakurtzera ohituta gaudenarekin alderatuz oso desberdina baita, gainera eztabaida asko bideratuko lituzke. Beno Joxe espero dut zure neumonia sendatzen joatea eta behintzat gu idazten ari garen mezu eta albisteek zure etxean gelditu behar hori atseginagoa egitea.

Ni orain kalera noa, bada ordua! liburutegira ixtera baitoaz eta parranda on baterako gogoarekin nagoelako. Ane.

Utzi iruzkina: