IBAN ARANTZABAL

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-11-11 18:28
5

Epa danoi! hau bai bizitza gogorra! Negua datorrela eta denak ari gara gaixotzen. Nire kasuan jada hasia naiz udazkenaren lehen zantzuak igartzen; alde batetik kristoren katarroa harrapatu dudalako eta bestalde nire ordenagailuak ere gripea harrapatu omen du, birus ugari zituela eta eritetxean baitago. Gaur deitu berri dute eta esan digute hilzorian dagoela, bere ordez bere antzeko bat eskaini digutelarik. Hori dela eta orain liburutegira etorri behar naiz etxekolanak egitera, beraz espero dut aste honetan ongi portatzea irakasleak.

Beno Ane bada garaia harira joatekoa-pentsatuko duzue, arrazoi guztiz.

Kontua da lehengoan Iban Arantzabal gaztea gerturatu zela Huhezi-ra Goiena-n egiten duen editore lanari buruz hitz egitera. Bera berez Elgetakoa da eta 31 urte ditu. Sustatu-n hasi zen lanean, nahiz eta berak irakasletza huhezin eta euskal filologia ikasi.. Baina berak gaur egun  , GOITB-n , Arrasate Irratia-n eta Telematikako zuzendari moduan egiten du lan.

Bere diskurtsoa nahiko luzea izan bazen ere, nik berak eman zigun aholku bat jarraitzea pentsatu dut:" idatziak blogetan ahalik eta motzen egiten saiatu behar zarete". Horrela, esan zituen ideien artean garrantzitsuenetariko bat hurrengoa litzake: komunikazio enpresa edo hedabide batek gaur egun ez du nahi zerbaiti buruz asko dakien pertsona bat, baizik eta zerbait modu askotara esan dezakeen bat. Hau da gaur egungo munduan kazetaritzak gero eta pisu gutxiago dauka, ikus-entzunezkoen munduak erreleboa hartu dioelarik. Gaur egun hartzaileak ez daukatelako pazientzia askorik eta dena azkar nahi dute, bai irrati, telebista, internet edota egunkariaren bidez.Izan ere, oraingo gizarteak ez dauka denborarik gai bat sakonki aztertzeko, baizik eta munduan pasatzen ari denaren inguruan ideia orokor bat izatea.

Bestalde, esan beharra dago internet dela komunikabideen aita gaur egun, berak dena ematen baitigu eta era azkarrenean ere. Iban-ek hortarako oso eredu on bat jarri zigun: " pentsa ezazue atzo ezin izan zenutela wazemank-eko txatal bat ikusi. Honek orain dela 20 urte kristoren amorrua emango lekiguke, baina gaur egun youtube-n sartzea besterik ez dugu aspertu arte behin eta berriz ikusteko.

Horrez gain,bi aholku gehioago eman zizkigun alde batetik geure blogei gogor eusteko, gehiago baikara blog txikiak ditugunak webgune handiak dituztenak baino. Baina arazoa da webguneetan gure blogetan baino jende gehiago sartzen dela eta hori ekiditzeko, geure blogak elikatuz joan behar gara. Bestalde behin eta berriz esan zuen aholku batek zur eta lur utzi ninduen, ordua zela firefox erabiltzeko eta internet explorer alde batera uzteko, Bill Gates jaunari diru gehiago ez emateko, alegia.

Laburbilduz Ibanek hainbat eta hainbat esparru jorratu zituen, Goiena; bere lantokian inguruko ezaugarriak  eta bestalde ikus-entzunezko komunikazioko ikasleei egokiak eta erabilgarriak egingo zaizkigun aholku mordoa.

Josu

Josu 2006-11-12 15:38 #1

Begira, Urkihole. Egixa esangotzut: neri bost Firefox edo Explorer erabiltzean zenbat diru irabazten daben Bill Gates-ek. Argi eta garbi: Firefox askoz hobea da, hori da arrazoia benetakoa!

ane

ane 2006-11-14 13:26 #2

arrazoia dakazu josu, baina in nebaniak berak azkenengoz esan zeban komentarixua etorri jatan burura, eta ze nahi dozu esatia baina oso ondo eztakit ze dan firefox dalako hori ta gainera entzun dotenez huheziko korreua ezin leike begirau hor.....Beraz..... Baina bueno ordenadoria ekartzen destenian saiatuko naiz deskargatzen hainbeste presino jasan da gero...... jiji!

Josu

Josu 2006-11-14 19:10 #3

Ba, Firefox da Internet Explorer programa moduan. Escritorio-an eukiko dozu "e" urdin bat eta jarriko dau azpian "Internet Explorer" edo halako zeoze. Bai?

Hori internet nabigatzaile bat da. Hau da, wegbuneak bisitatzeko programa. Firefox antzeko programa bat da, baina benetan, spam eta birusak ekiditeko, askoz hobea.

Gorkari eman nion aholkua hemen ere jarriko dut:
*Nere gomendio pertsonala MUko ikasleei: Firefox erabili,
unibersidadeko korreoa zabaltzeko explorer, eta eskaera egin
unibertsitateari, webgunea firefoxekin erabili ahal izateko.

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2006-11-16 19:08 #4

Diozu:
Komunikazio enpresa edo hedabide batek gaur egun ez du nahi zerbaiti
buruz asko dakien pertsona bat, baizik eta zerbait modu askotara esan
dezakeen bat.

Ba ez dakit... uste dut gaietan espezialistak behar direla. Gero eta gehiago. Gero hori multimedia lagun zabalduko dutenak izan beharko dute. Eduki bat lau hedabideetan eta hedabide bakoitzeko "hizkuntzan" emanda. Hori da uste dudana.

Firefox eta Explorer... frogatu eta konparatu. Horixe gomendioa. Akaso sutsuegi jardun nuen kontu honekin, baina frogak egin eta gero komentatuko diguzu. Fitxa bidezko nabigazioa, gehigarri pila bat jartzeko modua, pertsonalizatzeko modua... frogatu eta esango diguzu.

Animo blogarekin!

ane urkiola

ane urkiola 2006-12-03 17:47 #5

epa Iban! Lehenik eta behin eskerrik asko idazteagatik eta zure iritzia adieraztearren. Egia esan nik horrela ulertu nuen baiz zuk esandakoa eta baita Julio Ibarrak esan ziguna  hitzaldi batean. Gaur egun kazetari bat ez dela hainbeste behar eta bai, aldiz, albiste bat hainbat modutara helarazi dezakeen pertsona bat. Egunkari batean, telebistan, interneten, irratian alegia.  Zertarako kontratatu 5 pertsona batekin nahikoa duzunean? Bai egia da, zuk diozun moduan ba espezialistak ere badaudela. Baina guk komunikazioaren teorian Ramonet-en testuetan irakurri dugun moduan, gaur egun ikus-entzuleek informazioa ahalik eta azkarren  jasotzea nahi izaten dute. Informazio motza eta argia, ia ia kazetariaren eskuetatik pasa gabea. Eta hau arriskutusa da, bai oso. Hala ere berak dioen moduan, globalizazioak dakarrena da. Horrezegatik idatzi nune hori artikuluan, besterik gabe. Ez nuen nire baitatik atera. Hori argitzea besterik ez nuen nahi.  Besterik gabe.

Utzi iruzkina: