Izarren txoko@!

Zazpigarren arteari buruzko informazioa hementxe!

Pedro Almodovar bere filmeen banda sonora (B.S.O. Almodovar)aurkezterakoan, adierazi egin du bere hurrengo filmea ez dela La piel que habito izango, baizik eta Los brazos rotos izango dela. Azken filme honetan Penelope Cruz-ek ere parte hartuko du pertsonai nagusi bezala. Pelikula hau desberdina izango da Almodovar adierazi duen moduan, berrogeita hamarreko hamarkadan anbientatuta egongo baita. Penelope-z gain beste aktore famatuak ere aurkitu ahal izango ditugu filme honetan, adibidez Blanca Portillo edo Lluís Holmar zeinek Almodovar-ekin lehenago lan egin duen La mala educación peli...


Espainiar bi filme hauek, bakoitzak, 14 hautagai jaso dituzte 2008ko Goyetarako. Emilio Martínez Lázaro-ren filmea eta Juan Antonio Bayona-ren filmeak lehiatu egingo dira irabazle izateko. Pelilkula hoberenaren kategorian,  beste hainbat filme aurki ditzakegu lehian, gogokoetatik aparte; hala nola,  'Siete mesas de billar francés' eta  'La soledad'. Zuzendari hoberenaren kategorian Icíar Bollaín ( 'Mata Hari'), Emilio Martínez Lázaro ( 'Las trece rosas'), Gracia Querejeta ( 'Siete mesas de billar francés') eta Jaime Rosales ( 'La soledad') aurki ditzakegu . Goyetarako h...


Gabonak hurbil daudenez orain karteleretan gehien aurkitzen ditugun filmeak komediazkoak dira gehienbat horrela haurrekin zinemara joan ahal izateko. Horra hor dugu Scarlett Johansson-en azkrn filmea, Diario de una niñera komedia. New York hirian anbientatzen da filme hau. Graduatu berri den neska gaztea, Annie (Scarlett Johansson), ez daki zer egin bere bizitzarekin eta bere burua argitzeko nanny bezala lan egitea pentsatzen du uda horretarako. Lana hasieran, zaila da, umea trasto hutsa delako eta gauza guztiak zailak egiten dituelako. Gainera New York-eko familia aberats bat da eta egun g...


  " Antes muerta que sencilla" abestiarekin milaka ume eta ez hain ume dantzatzen jarri zituen abeslari gazteak, Maria Isabel, zinemaren munduan sartzea erabaki egin du. Bere 12 urterekin, Eurojunior lehiaketa musikala irabazi ondoren, hainbat disko eta ehundaka kontzertu egin ditu azken urteotan. Ez horrekin pozik, neskatxoak, zinemaren munduan sartzea erabaki du, Pablo Carbonell eta Anabel Alonsoren eskutik. Angeles S.A deitureiko filmea, abenduak 21ean ikusgai egongo da Espainia osoko zinemetan, eta emaitza onak izatea espero dute aktore eta zuzendariek. Filmean, neskatak bere pape...


Karakterizatzen zaion elegantziarekin Jodie Foster homosexuala dela adierazi du Sherry Lansing Leadership saria jasotzerakoan. Saria bere bikotea denari dedikatu baitio "Eskerrak eman nahi dizkiot nire Cydney maiteari, egoera onetan eta txarretan nirekin egoteagatik". Cydney Bernard, Hollywood-eko produktore esaguratsua, hamabost urte daramatza Jodie Foster-ekin. Baina zergatik animatu da orain Jodie Foster sekretua esatera? Agian, bere 44 urteekin orain ez duela inori kontuak eman behar. Agian, zinemako industriari erakutsi nahi diolako lesbiana izatea ez dela pekatu bat eta aktore ona iz...


Adi! Hainbat aldiz hitz egin dugu aurrera doan blog honetan High School Musical-ri buruz. 5 kontinentetatik, sariak eta jarraitzaleak irabazi ditu filme honek, eta ez horrekin pozik, filmea izotz pistetara eramatea erabaki dute produzitzaileek! Bilbon izango ditugu abenduak 13tik 16ra " High School Musical: The Ice Tour", B.E.C-ean.Geroxeago MAdrilera abiatuko dira "Palacio de Deportes" en beste emanaldi bat emateko asmoz. Espektakulua 2 zatitan banatuta dago, bakoitzak filmearen zati bakoitza azaltzen duena. Benetazko koreografiak izotz pistan konbinatu egingo dira, txiki eta handientzako ...


Horixe da azkenaldi hontan Amerikako kale eta komunikabideetatik entzuten den berria. Noski, ez dakigu benetan gertatuko den gauza bat izango den, edo, komunikabide batek asmatutako albistea denik. Baina, tira, hor doa: Nahiz eta "Piratas del Caribe" ko produktoreek, filmea triologia izango zela abisatu betidanik, azkenengo filmeak laugarren atal batentzako ateak irekita utzi ditu. Baina, diotenez, Keira Knightley ez dago prest hurrengo filmean Elizabeth Swann en papera egiteko.   Beraz, ez dakigu Orlando Bloom eta Johny Deep-ekin berriz ikusiko ote dugun, baina itxaron behar. Orain...


Hollywood-eko aktore gazteen artean Zac Efron erakargarriena suertatu da Teen aldizkariak egin duen inkesta baten bidez. Zac ezaguna bilakatu egin da Disney-ko High School Musical (1. eta 2.) egin ondoren. Zerrenda honen hirugarren postuan musikalaren beste aktore bat aurkituko dugu Corbin Bleu. Bigarren postuan aldiz, Chris Brown rap eta hip-hop kantaria aurkitu ahal izango dugu. High School Musical-en bigarren partearen estreinaldia Estatu Batuetako telebistetan jende asko bildu zuen 17,2 milioi hain zuzen ere. Lehenengo filmea baina askoz audientzia handiagoa lortu zuen (7,7 milioi). Ze...


7 aste pasa izan behar dira, El Orfanato filmeak, zinemetako lehen postu hori galduarazteko. Arrazoia? Estreinaldi berriak etortzearekin batera, zehazki esanda, 3 estrenaildi pottoloekin, azkenean, milioka dirutza irabazi ondoren, Belen Ruedaren filme misteriotsu honen postua jeitsi egin da. Lehengo postuan sartzea lortu izan duen filmea, aurreko post-etako batean hitz egindako filmea izan da, Encantada. Txiki eta handiek, zimetako aretoak bete dituzte Gisele printzesaren abenturak gozatze asmoz. Filme ikusitakoen zerrendan, bigarren postua, Beowulf filmearentzat izan da, 2.000.000€ baino ...


Haurren gabonetako filmea dugu zinema aretoeetan, Bee Movie, erle baten bizitza eta abenturak kontatzen dituen pelikula da. Erlea Barry du izena gure pertsonai oso berezia. Unibertsitatean graduatu berria da, baina ez dago batere ados etorkizunean egin beharko duen lanarekin. Ez du eskulangile normal bat nahi izan, ez du bere bizitza osoa eztia ateratzen pasatu , baizik eta kanpoko mundua aztertzea du amets. Honen ondorioz Vanessa ezagutzen du, Manhattan-eko lore-saltzailea, honek bere mundua eta erlateria guztiarena aldatu egingo duelarik. Filme honetan hainbat aktore ...


izarrentxokoa 1456148122354

www.blogak.com/izarrentxokoa blog gunea, klasean bidalitako proiektu baten emaitza izango da. Gure xedea, zineari buruzko informazioa ematea izango da. Ez soilik inguratzen gaituzten izarrei buruzko datu interesgarriak,baizik eta izar hauek burutu izan duten eta izango duten filmeen kritika eta informazioa. Zazpigarren artea maite dutenentzako ziber-txokoa!