Diario de una niñera, Scarlett Johansson-en azken filmea

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-12-16 20:45

Gabonak hurbil daudenez orain karteleretan gehien aurkitzen ditugun filmeak komediazkoak dira gehienbat horrela haurrekin zinemara joan ahal izateko. Horra hor dugu Scarlett Johansson-en azkrn filmea, Diario de una niñera komedia.

New York hirian anbientatzen da filme hau. Graduatu berri den neska gaztea, Annie (Scarlett Johansson), ez daki zer egin bere bizitzarekin eta bere burua argitzeko nanny bezala lan egitea pentsatzen du uda horretarako. Lana hasieran, zaila da, umea trasto hutsa delako eta gauza guztiak zailak egiten dituelako. Gainera New York-eko familia aberats bat da eta egun guztia umearekin egon behar du, ez du momentu libre bat ere ez. Azkenean umearen laguna egiten da, baina orduan gurasoekin arazoak hasten dira. Ez dugu ezer gehiago desbelatuko baina filme entretenigarria da benetan.

Scarlett Johansson-ez aparte beste pertsona famatu bat aurkituko dugu filmean, Alicia Keys abeslari famatuan. Orain dela gutxi bere azken diska atera du kalera, eta agian filme hau publizitate egiteko modu bat da, edo aktore bihurtzearen lehengo urratsa.

Beraz denbora on bat pasatu nahi baldin baduzue ez zaitezte filmea galdu!


Utzi iruzkina: