"Piratas del Caribe", Keira Knightley gabe?

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-12-09 17:46

Horixe da azkenaldi hontan Amerikako kale eta komunikabideetatik entzuten den berria. Noski, ez dakigu benetan gertatuko den gauza bat izango den, edo, komunikabide batek asmatutako albistea denik. Baina, tira, hor doa:

Nahiz eta "Piratas del Caribe" ko produktoreek, filmea triologia izango zela abisatu betidanik, azkenengo filmeak laugarren atal batentzako ateak irekita utzi ditu. Baina, diotenez, Keira Knightley ez dago prest hurrengo filmean Elizabeth Swann en papera egiteko.

 

Beraz, ez dakigu Orlando Bloom eta Johny Deep-ekin berriz ikusiko ote dugun, baina itxaron behar. Orain, estreinatu berri egingo duen filmean ikus dezakegu, Joe Wright-en zuzendaritzapean dagoen "Expiación" filmean, alegia.

 


Utzi iruzkina: