Izarren txoko@!

Zazpigarren arteari buruzko informazioa hementxe!

Diru gehien irabazten duten aktoreen artean egoteko Oscar bat jaso izana abantaila handia suposatzen du, gutxienez emakumeen artean. Horri esker Reese Whitherspoon diru gehien irabazten duen aktoresa izendatua izan zuten atzo Los Angeles-en. Whitherspoon, 2005an Oscar-a irabazi zuen "La cuerda floja"n egin zuen lanagatik. Grabatzen duen filme bakoitzeko 15 eta 20 milioi dolar irabazten ditu (10 eta 13 milioi euro) eta horregatik lideratzen du The Hllywood Reporter-ek urtero egiten duen zerrenda.   Angelina Jolie, 2000. urtean irabazi zuen Oscar-a "Inocencia interrumpida" egindako inte...


Albiste txarra

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-26 13:59

Gogoratzen duzue, aste hasieran Fernando Fernan Gomez-i buruz idatzitako post-a? Ospitalizatu egin zuten aipatu ez zuten gaixotasun batengatik. Ba aste honetako bukaerako postak, amaiera tragikoa eman dio hasierako post-ari. Fernando Fernan Gomez hil egin da. Ohorezko izar batek eduki beharku lukeen omenaldia izan zuen, eta hala edo nola, guztiok tristezia apur bat sentitu egin dugu albistearekin. Nork ez baitu ikusi noizbait haren filme bat? Nork ez du ezagutzen bere bizar famatu hori? Honi buruz gutxi esan dezakegunez, animo Fernando Fernan Gomez-en familia guztiari.


Filme hau poema epiko anglosajoi batean oinarritzen da. Bere zuzendaria Robert Zemeckis da eta aktore zerrendan hainbat aktore ospetsu agertzen dira Angelina Jolie, Anthony Hopkins eta John Malkovich beste batzuen artean. Heroien garaian, Beowulf gudari boteretsua agertzen da eta Grendel deabrua hiltzen du. Honen hilketa, deabruaren amaren ira eragiten du bere mendekua areagotuz. Bataila epiko honen aztarnak aroen zehar iraun egingo du, Beowulf-en izena historian gordez. Pelikula hau azaroaren 23an estreinatu egin da, beraz abenturazko filmeak gustoko badituzue ez zaitezte hau galdu, ...


Duela egun gutxi barneratu zuten Fernando Fernan Gomez La Paz hospitalean, jada sufritzen zuen gaixotasun batengatik sendatua izateko asmoz. Fernando Fernan Gomez: 86 urte, eta zihurrenik, Espainiako zinemaren izar garrantzitsuenetako bat. Idazle, aktore eta zinegilea, 1921an jaio egin zen Liman, bere amak ( Carola Fernan Gomez ) Latinoamerikatik egiten zuen bira batean alegia. Argentinar nazionalitatea izan arren, geroxeago, 1970 an, espainiar nazionalita lortu zuen. Bere bizitza, sariz eta izugarrizko filmez beteta dago: Principa de Asturias de las Artes, Premionas Nacionales de Cine...


Gabonetarako Disney-ren pelikula berria dugu gure artean. Azaroaren 23an izango dugu gure pantailetan superprodukzio berri hau. Amy Adams, Susan Sarandon, Patrick Dempsey, James MArdsen izarrak ditu besteak beste Disney-ren gabonetarako azken filmea honek. Bienvenida al mundo real, princesa. Hau da filmearen leloa, eta nolabait esanda, laburpena. Disney-ek, ohituta gauden printze eta printzesen gidoia guztiz aldatu egiten du gaur egungo garaietara egokituz. Erregin gaizto batek, Susan Saradonek protagonizatuta, bere erreinutik kanporatu egiten du Giselle printzesa. Eta non agertu? Ba M...


Viggo Mortensen, Edgar Allan Poe-ren bizitza interpretatzeko ateetan dago azkenengo egunetan. Zinta hau pantaila handira eraman egingo da. Horretarako Sylvester Stallone, "Rocky", izango du aulki baten eserita zuzendari moduan. Proiektu honetarako lehenengo entzun zen izena Robert Downey Jr. aktorearena izan zen ( hurrengo Iron Man izango denarena). Filmea Poe izango du izena, eta estatu batuar idazlearen azkenengo urteei buruz mintzatuko da, 1849an hil zen idazle famatuak. Viggo Mortensen orain "Promesas del Este" filmean ikus dezakegu; drama hau David Cronembergek zuzentzen du, eta beste ...


Asteazkenean Matt Damon aktorea, "The Bourne Ultimatum" filmearen izarra, 2007ko munduko gizon sexy-ena izendatu zuen People aldizkariak. Damon errekonozimendu hau jasotzen duen 22. gizona da; joandako urtean George Clooney izan zen irabazlea (baita 1997 urtean ere),2005an Matthew McConaughey eta Jude Law 2004an. Irabazi zuen lehengo gizona Mel Gibson izan zen 1985an. Zerrenda honetan beste hainbat aktore eta abeslari agertzen dira, hala nola, Patrick Dempsey, Ryan Reynolds, Brad Pitt, James McAvoy, Johnny Depp, Dave Annable, Will Smith, aktore espainiarra Javier Bardem, Shemar Moore, Ben ...


Ahaztu egingo ditugu momentu batez gaur egungo zine panorama: hollywood estreinaldia, El orfanato, Holliywood-eko greba...eta guztion ahotan dauden filmeen argumentu eta kritikak. Eta atzera bota egingo dugu gure begirada. 2002an, Adam Shankman-ek zuzendutako pentsarazten gaituen filma, Shane West eta Mandy Moore protagonistatzat zituenak, besteak beste. Beauforten bizitako itxuraz desberdinak diren bi gazteen istoria kontarazten digu filme honek. Neska katoliko, isila, langile eta ikasle ona. Instituko mutil famatuena, guapo eta arrakastatsuena. Iparra eta Hegoa. Hotza eta beroa. Inork ez ...


Terry Gilliam Health Ledger-ekin lan egingo du, The Imaginarium of Dr.Parnassus filmean, lehenagotik ezagutu bazuten ere El secreto de los hermanos Grimm pelikulan.Talde artistikoan Christopher Plummer, Tom Waits, Andrew Gardfield, Lily Cole eta Verne Troyer dugu beste batzuen artean. Abenturazko pelikula fantastiko honek gure garaian gauzatzen da. Non Dr. Parnassus (Plummer) mago bat da, zeinek beste pertsonen imaginazioen kapazitatea maneiatu ahal duen. Beraz bere antzerki konpania bidaiariari esker, Parnassus bere audientziari errealitatea traspatzeko auukera ematen die, ispilu magiko ba...


Askotan galdetu ohi diot nire buruari zergatik dugun hain gogoko zinema. Zergatik  6 Euro ordaintzeko prest gauden ordu eta erdi batean filme horregatik milaka euro irabaziko dituen aktore/aktoresak ikusteko. Eta gainera, gu geuk, beste hainbat kilo, eta ez zehatz mehatz dirukoak, irabazten ditugu palomita eta jateko prest gauden zikinkeri guzti horiekin. Eta erantzuna aurkitu dut. Ez agian erantzun zientifikoa, ezta proba dezakegun erantzuna, baina tira. Aurrera jarraitzeko nahikoa. Egunero aurre egin ezin diezaiokegun milaka arazo ditugu gure buruan. Lagunak. Mutila-laguna. Etxea. Hi...


izarrentxokoa 1456148122354

www.blogak.com/izarrentxokoa blog gunea, klasean bidalitako proiektu baten emaitza izango da. Gure xedea, zineari buruzko informazioa ematea izango da. Ez soilik inguratzen gaituzten izarrei buruzko datu interesgarriak,baizik eta izar hauek burutu izan duten eta izango duten filmeen kritika eta informazioa. Zazpigarren artea maite dutenentzako ziber-txokoa!