ENCANTADA, La historia de Giselle

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-18 14:46

Gabonetarako Disney-ren pelikula berria dugu gure artean. Azaroaren 23an izango dugu gure pantailetan superprodukzio berri hau. Amy Adams, Susan Sarandon, Patrick Dempsey, James MArdsen izarrak ditu besteak beste Disney-ren gabonetarako azken filmea honek.

Bienvenida al mundo real, princesa. Hau da filmearen leloa, eta nolabait esanda, laburpena. Disney-ek, ohituta gauden printze eta printzesen gidoia guztiz aldatu egiten du gaur egungo garaietara egokituz.

Erregin gaizto batek, Susan Saradonek protagonizatuta, bere erreinutik kanporatu egiten du Giselle printzesa. Eta non agertu? Ba Manhataneko jende eta kotxez beteriko kaleetan. Nueva YOrk-en agertzen da printzesa, galduta, bere printzearen bila.Baina "fueron felices y comieron perdices" esaldia  ezta magia erabiltzea ere ezinezkoa da 2007ko Nueva York hirian. Bestalde, bere printzea,  Manhattanen ere agertzen da, Gisellen bila.

Mundu kaotiko horretan,gauzak aldatu egiten dira dibortziatuta dagoen mutil erreal batekin maitemintzen denean, bere printzea, zoro, Gisellen bila dagoen bitartean. Nahiz eta bere munduan ipuineko printze perfektuarekin ezkontzekotan egon, Manhattanen bere buruari zalantzak sortzen zaizkio.

Dibertigarria, entretenitua, magikoa.... Gure mundu errealetik ere, Gisellen moduan, eskapatzeko aukera ezin hobea; bai etxeko txikientzat, bai nagusientzat ere.

 

 

 


Utzi iruzkina: