Reese Whitherspoon eta Angelina Jolie, diru gehien irabazten duten aktoresak
Diru gehien irabazten duten aktoreen artean egoteko Oscar bat jaso izana abantaila handia suposatzen du, gutxienez emakumeen artean. Horri esker Reese Whitherspoon diru gehien irabazten duen aktoresa izendatua izan zuten atzo Los Angeles-en.
Whitherspoon, 2005an Oscar-a irabazi zuen "La cuerda floja"n egin zuen lanagatik. Grabatzen duen filme bakoitzeko 15 eta 20 milioi dolar irabazten ditu (10 eta 13 milioi euro) eta horregatik lideratzen du The Hllywood Reporter-ek urtero egiten duen zerrenda.
Angelina Jolie, 2000. urtean irabazi zuen Oscar-a "Inocencia interrumpida" egindako interpretazioagatik. Ondorioz, zerrendako bigarren postuan gelditu zen. Berak ere 15 eta 20 milioi dolar irabazten ditu filme bakoitzeko, baina bakarrik 8 milioi irabazi zituen Beowulf filmean egindako interpretazioagatik.
Hirugarren postuan Cameron Diaz aktoresa famatua gelditu zen, Shrek filmean Fionaren ahotsa egiten duena hain zuzen ere. Bera 15 milioi dolar irabazten ditu filme bakoitzeko.
Oscar-a irabazi duten beste aktoresak, Nicole Kidman eta Renée Zellweger, laugarren eta bosgarren postuan gelditu ziren, 10 eta 15 milioi arteko aurrekontuekin.
Zerrenda bukarean beste hainbat aurpegi ezagun topatu ahal izan dugu, 10 milioi dolar irabazten dutenak filme bakoitzeko: Sandra Bullock, Halle Berry, Jodie Foster, Julia Roberts eta Drew Barrymore.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: