Zinema, gure gorputzari noizbehinka eman behar diogun atsedena...

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-05 23:40

Askotan galdetu ohi diot nire buruari zergatik dugun hain gogoko zinema. Zergatik  6 Euro ordaintzeko prest gauden ordu eta erdi batean filme horregatik milaka euro irabaziko dituen aktore/aktoresak ikusteko. Eta gainera, gu geuk, beste hainbat kilo, eta ez zehatz mehatz dirukoak, irabazten ditugu palomita eta jateko prest gauden zikinkeri guzti horiekin.

Eta erantzuna aurkitu dut. Ez agian erantzun zientifikoa, ezta proba dezakegun erantzuna, baina tira. Aurrera jarraitzeko nahikoa.

Egunero aurre egin ezin diezaiokegun milaka arazo ditugu gure buruan. Lagunak. Mutila-laguna. Etxea. Hipoteka. Arazoak. Malkoak. Bakardadea. Esperantzaren bilaketa. Arazoak. Haserreak. Negarrak. Mina. Maite dugunen pertsonen urrunketa. Arazoak.

Dana dira arazoak bizi dugun garai hontan. Eta askotan, gure gorputzak, Stop esaten digu.Ezin du gehiago. Klaro. Dena bezala, gure gorputzak ere tope bat dauka. Sartu dezakeguna baino gasolina gehiago ez du gure kotxeak bereganatzen. Ezin dezakegu daukagun baino diru gehiago gure txartela magikotik atera. Ezin dezakegu jan dezakeen baino sufrimendu gehiago gure gorputzean sartu.

Eta orduan, deskonektatu beharra daukagu. Agur esan. Gure buruak ere bere ordu libreak behar ditu. Bere "break" modukoak. Eta zinemara hurbiltzen gara. Ea beste batek, pantaila baten atzean, gure arazoen antzekoak sufritzen dituen. Ea ze nolako konponbideak bilatzen dizkion. Urtean behin gutxienez, ondo bukatzen den amodiozko istoria bat gozatzeko. Edo gure mutil lagunarekin mundutik deskonektatzeko ordu eta erdi ilun eta lasai bat izateko.

Bakoitzak bere arrazoiak aurki ditzake zinemara joateko. Eta aurkitu, aurkitu egin ditugu. Zer izango ginateke zinemarik gabe?

 


Utzi iruzkina: