Un paseo para recordar....Gogoratu beharreko filma...

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-11-06 22:56

Ahaztu egingo ditugu momentu batez gaur egungo zine panorama: hollywood estreinaldia, El orfanato, Holliywood-eko greba...eta guztion ahotan dauden filmeen argumentu eta kritikak.

Eta atzera bota egingo dugu gure begirada. 2002an, Adam Shankman-ek zuzendutako pentsarazten gaituen filma, Shane West eta Mandy Moore protagonistatzat zituenak, besteak beste.

Beauforten bizitako itxuraz desberdinak diren bi gazteen istoria kontarazten digu filme honek. Neska katoliko, isila, langile eta ikasle ona. Instituko mutil famatuena, guapo eta arrakastatsuena. Iparra eta Hegoa. Hotza eta beroa. Inork ez luke asmatuko, horrelako bi pertsonalitate batu egin ahal liratekeela, eta are gehiago, maitemindu. Baina askotan, patuak, gure markatutako bidetik atera eta beste baten eremuan sartzen gaitu: erraz sartu baina zail xamar irteteko bihurgunez beteriko bidea. Eta hala gertatzen da pelikulan: mutilak, gau batez egindako maltzukerki baten ondorioz, beste mutiko bat ospitalera bidalarazten du. Eta eskolak, lan sozialak egitera behartzen du: tutoretzak, antzerki batean parte hartu... Eta ingurugiro honetan, ezagutzen du Jamie neska. Mutila, zihur daki horrelako neska batez ez zela inola ere ez maiteminduko. Baina horrelako jokuetan, guk gutxi dugu esateko. Eta maitemindu egiten dira. Bukaera, ikusi beharrekoa. Benetan pena merezi egiten baitu.

Pentsarazten gaituen filmea. Askotan, jakin gabe, eta planeatu barik, gure bizitza espero ez dugunarekin batu egiten delako. Eta ordutik aurrera, haren beharra beharrezkotzat hartzen dugu. Eta haren falta, ezinezkoa.

 

El amor es sufrido y considerado, nunca es dejado. El amor nunca es jactancioso o engreído, nunca es grosero o egoísta, nunca se ofende ni es resentido. El amor no haya placer en los pecados de los demás y se deleita en la verdad. Siempre está dispuesto a excusar, confiar, esperar y soportar todo lo que venga.


 


Utzi iruzkina: