Matt Damon aktore "sexy"-ena da People aldizkariaren ustetan
Asteazkenean Matt Damon aktorea, "The Bourne Ultimatum" filmearen izarra, 2007ko munduko gizon sexy-ena izendatu zuen People aldizkariak.
Damon errekonozimendu hau jasotzen duen 22. gizona da; joandako urtean George Clooney izan zen irabazlea (baita 1997 urtean ere),2005an Matthew McConaughey eta Jude Law 2004an. Irabazi zuen lehengo gizona Mel Gibson izan zen 1985an.
Zerrenda honetan beste hainbat aktore eta abeslari agertzen dira, hala nola, Patrick Dempsey, Ryan Reynolds, Brad Pitt, James McAvoy, Johnny Depp, Dave Annable, Will Smith, aktore espainiarra Javier Bardem, Shemar Moore, Ben Affleck, Adrian Grenier, Will Yun Lee eta Justin Timberlake.
Bardem-i buruz, aldizkariak adierazi zuen ea nork ukatuko zion sex-symbol bat zela Penelope Cruz-ekin argazki batzuk ikusi ondoren. Aktoreak orain "El amor en tiempos de cólera" grabatzen ari da, Gabriel García Marquez-en nobela baten adaptazioa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: