Tierra, Lurrari buruzko dokumentala

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-10-28 13:26
1

Dokumenatalak gustoko duten pertsonak ezin dezakete aukera hau galdu, Lurrari buruzko lan honetan aldaketa klimatikoak espezieengan izango duen eragina bertan aurkituko baitute.

Eguzkian hasten da bidaia, handik Artikora abiatzen gara non hartz familia batek poloen urtzea gertatu baino lehenago, bizitzen jarraitzeko elikagaiak bilatzeari ekiten diote. Munduko beste punta batean elefante eme bat eta bere kumea ur-eskasiaren ondoriogatik, beraiek duten ur gutxia lehoi famili batekin konpartitu behar du. Honez gain, bale baten migrazioa ikusiko dugu non bere kumearen bizitza salbu mantentzeko asko borrokatu beharko du.

Dokumental hau grabatzeko kalitate handieneko kamarak erabili behar izan dira, eta bost urteko lana izan da. Azkeneko emaitza oso ona izan da, beraz gure munduko leku izugarrienak eta ezkutatuenak ikusteko aukera izango dugun.

Gure munduaren zehar bidai ikaragarriena emateko aukerarik onena duzue zure begien aurrean, beraz, mundu guztia zinemara Tierra dokumentala ikustera!

2008-04-10 12:06 #1


Utzi iruzkina: