El Orfanato, lehenengo postutik aterata
7 aste pasa izan behar dira, El Orfanato filmeak, zinemetako lehen postu hori galduarazteko. Arrazoia? Estreinaldi berriak etortzearekin batera, zehazki esanda, 3 estrenaildi pottoloekin, azkenean, milioka dirutza irabazi ondoren, Belen Ruedaren filme misteriotsu honen postua jeitsi egin da.
Lehengo postuan sartzea lortu izan duen filmea, aurreko post-etako batean hitz egindako filmea izan da, Encantada. Txiki eta handiek, zimetako aretoak bete dituzte Gisele printzesaren abenturak gozatze asmoz.
Filme ikusitakoen zerrendan, bigarren postua, Beowulf filmearentzat izan da, 2.000.000€ baino gehiago irabaziz. Robert Zemeckis-en filme honen 3D irudiak eta grafikoak dira pelikula honen ezaugarri nagusienetarikoak, eta azkenen finean, lan ikaragarri hori da jendea gehien gozatzen duena.
Hirugarren postua Rec filmearentzat izan da. Seguraski, telebistan ageratarazi diren traile bitxiei esker izan da El orfanatoren ondoren, Espainian 2.garren estrenaldi hoberena izatearen arrazoia.
Beraz, aste honetako azken aktualizazio honekin, badituzue zineman hurrengo astean gozatzeko aukeratzeko 3 proposamen berri. Ondo pasa!
TAKILLA ESPAINIAN |
||
Encantada | 2.244.192 € | 2.2 Mill.pilatuta |
Beowulf | 2.100.048 € | 2.1 Mill.pilatuta |
[REC] | 1.576.166 € | 1.6 Mill. pilatuta |
El Orfanato | 663.327 € | 22.5 Mill.pilatuta |
Leones por Corderos | 566.583 € | 3.6 Mill. pilatuta |
Michael Clayton | 543.342 € | 1.6 Mill.pilatuta |
La Sombra del Reino | 372.176 € | 0.4 Mill. pilatuta |
Las 13 Rosas | 201.999 € | 3.9 Mill.pilatuta |
La Torre de Suso | 201.319 € | 1.1 Mill.pilatuta |
Elizabeth: La Edad de Oro | 179.857 € | 1.5 Mill.pilatuta |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: