Bee Movie, gabonetarako marrazki bizidunen filme berria
Haurren gabonetako filmea dugu zinema aretoeetan, Bee Movie, erle baten bizitza eta abenturak kontatzen dituen pelikula da.
Erlea Barry du izena gure pertsonai oso berezia. Unibertsitatean graduatu berria da, baina ez dago batere ados etorkizunean egin beharko duen lanarekin. Ez du eskulangile normal bat nahi izan, ez du bere bizitza osoa eztia ateratzen pasatu , baizik eta kanpoko mundua aztertzea du amets. Honen ondorioz Vanessa ezagutzen du, Manhattan-eko lore-saltzailea, honek bere mundua eta erlateria guztiarena aldatu egingo duelarik.
Filme honetan hainbat aktore ezagun aurki dezakegu protagonisten ahotsetan hala nola, ReneƩ Zellweger eta Jerry Seinfeld beste batzuen artean. Gaztelerazko bertsioan Arturo Valls dugu Barry erleari ahotsa emanez.
Beraz guraso eta neba-arrebak badakizue zer egin behar duzuen etxeko txikiei poztasun handi bat emateko. Bee Movie filmea ikustera eraman! Eta gozatu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: