Jodie Foster homosexuala?
Karakterizatzen zaion elegantziarekin Jodie Foster homosexuala dela adierazi du Sherry Lansing Leadership saria jasotzerakoan. Saria bere bikotea denari dedikatu baitio "Eskerrak eman nahi dizkiot nire Cydney maiteari, egoera onetan eta txarretan nirekin egoteagatik". Cydney Bernard, Hollywood-eko produktore esaguratsua, hamabost urte daramatza Jodie Foster-ekin.
Baina zergatik animatu da orain Jodie Foster sekretua esatera? Agian, bere 44 urteekin orain ez duela inori kontuak eman behar. Agian, zinemako industriari erakutsi nahi diolako lesbiana izatea ez dela pekatu bat eta aktore ona izan daitekela. Edo agian, aktore izateari utzi nahi diolako eta produktore edo zuzendari bat izan nahi duelako.
Baina homosexualitatea Hollywood-eko inguruan oraindik ez dago oso ondo ikusita. Hollywood-eko exekutiboak galdetzen diote bere buruari "nor sinestuko du gero filme batean Jodie Foster gizon batekin maiteminduta dagoela?"
Espero dugu homosexuala izatearena ez diezaiola arazorik sortarazi bere lanean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: