Maria Isabel zinearen munduan

izarrentxokoa 1456148122354 Izarren txoko@! | 2007-12-16 13:51

 

" Antes muerta que sencilla" abestiarekin milaka ume eta ez hain ume dantzatzen jarri zituen abeslari gazteak, Maria Isabel, zinemaren munduan sartzea erabaki egin du. Bere 12 urterekin, Eurojunior lehiaketa musikala irabazi ondoren, hainbat disko eta ehundaka kontzertu egin ditu azken urteotan.

Ez horrekin pozik, neskatxoak, zinemaren munduan sartzea erabaki du, Pablo Carbonell eta Anabel Alonsoren eskutik. Angeles S.A deitureiko filmea, abenduak 21ean ikusgai egongo da Espainia osoko zinemetan, eta emaitza onak izatea espero dute aktore eta zuzendariek.

Filmean, neskatak bere papera interpretatzen du, eta agian horregatik, jende gehiago hurbildu egingo da pantailetara haren aktoresa doteak ikusteko. 12 urterekin, bere aita hil, eta aita zerura joan orduko, bere "angel de la guarda" izatea erabakitzen du. Ukitu errealista eta ez hain errealista, publiko oso desberdinarentzat.

Gainera, filmearekin batera, estreinaldiaren egunean, CD bat ere atera egingo da, filmean agertzen diren 6 abestiekin, horietako bat neskata gazteak idatzita.

Beraz, badirudi, Maria ISabel, garai batean zegoen Marisolen pausuak jarraitzen ari dela. Ikusiko dugu ea neskato honen etorkizuna nondik nora joan egingo den. Itxaron behar.

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: