Eskerrik asko Fidel mundu honetan ezberdin pentsatzea eta bizitzea posible dela erakusteagatik.Fidelen despedida mezuaHasta la victoria siempre!Gora Fidel!
Aurreko urtean ezin izan nuen Zubietako Ihauterietara joan (Zubitako Iñotik), baina aurten bai, eta ederki gozatu dut. Horren erakusgarri Flickr-eko kontuan jarri ditudan argazkiak eta Youtube eta Euskaltubera igotzen hasi naizen bideoak.Espektakulua kalean egoten da astelehenean Iturenen eta asteartean Zubietan, baina festa larunbatean hasi eta asteazkenera bitarte egiten diren puska biltze, gosari, bazkari, afari eta parrandan.Entzuna dudanez Zubietan oraindik sobrak bukatu ezinik dabiltza...
Nik ere Teketenek habiatu zuen kanpainarekin bat egiten dut. Bai software libreari!Egia esan duela oso gutxi hasi naiz software librearekin interesatzen, baina ahal dudan neurrian, pausoz pauso ikasten ari naiz. Lanean ere gerra txiki bat hasi dut software librearen alde.Eskerrak Mikelen blogean erakusten den botoia nola jarri, zeren bestela ezingo nuen...oraindik limitazio galantak ditut informatika kontuetan.
Atzo zinemara joan arte ohikoa izaten den igande tentel horietako bat izatekoa zen niretzat, Errealak eta Athletic-ek larunbatean jokatu zuten (eta biek irabazi!), ondorioz ez neukan ezer berezirik egiteko, baina zinean film eder bat ikusiz konpondu zen eguna. Garai honetan ez da film on askorik izaten eta gutxiago Errenteriako zineman! (gai honek beste post baterako ematen du) Eta Antiguo Berri zinemetan Ang Lee-ren azken filma bertsio originalean ematen zutenez bertara joan ginen.Pelikularen izena Se Jie (Mandarinez); Lust, Caution (Ingelesez); Deseo, Peligro (Espainieraz) da, eta 1...
Gaur arratsaldean Donostiako Gastronomikan bilera dut, Gipuzkoako Slowfood taldearena. Izan ere taldea sortu eta orain arte gidari izan den German Arrien Santo Tomas egunean hil zen, gaixotasun larri eta azkar baten ondorioz, taldeko guztiok deskolokatuta utziz. Azken urte osoan Germanen helburu nagusia Barakaldoko BEC-en ospatu zen Algusto feria antolatzea izan zen, eta feria hasi baino lau egun lehenago jarri zen gaixorik. Orain taldea ia zerotik jarri beharko dugu martxan, German baitzen argi eta garbi ekitaldi eta aktibitate guztien eragile nagusia. Seguruenik ardura berriak hartzea tok...
Urtea nahiko oker hasi dut, azken urteetako katarro handienarekin, baina bueno, hori ere pasa da, eta orain indarberriturik urteari ekin beharko diogu. Gaixorik egon naizen astea ahalik eta gehien irakurtzeko aprobetxatu dut, eta besteak beste nere amak utzi didan liburuxka bat aipatu nahi dut, Xabier Zabaltzaren Gu, nafarrok, Alberdaniak argitaratua, amak utzi aurretik ere Joxe Arantzabalek bere Faroan gomendatu ziguna. Instant batean irakurri dut liburua, azaleratu nahi dituen iritziak erraz ulertzeko moduan idatzi baiditu egileak. Gaia gainera bereziki interesatzen zait, nere ama nafar...
Urtero bezala aurten ere Behobia-Donostia lasterketa ikustera joan gara Pasaiako portura, Errenteriak portua daukan inguru horretara, zeren bai, Errenteriak portua dauka eta mendialde ederra ere, askok sinesten ez badute ere.Bueno ba hurbildu gara, eta beti bezela espektakulu ederra ikusi dugu, momenturo ehunka pertsona bistaren aurretik pasatzen, eta gu haiek animatzen. Gu ondo pasatzen eta korrika zebiltzanak ere, gehienek behintzat esperientzia disfrutatzen, bakoitza festa bere modura bizitzen, nahiz eta batzuk oso modu partikularrean ikusi eta kontatu duten.Egia esan nik behintzat enbid...
Flickerreko kontuan Azken lau egunak Zubietan pasa ditut, benetan ederra dago herria garai honetan. Horrelako egunek hangoa ere naizela sentiarazten didate.
Benetako estatu demokratiko batean ezinezkoa litzakena gertatu da berriz ere... Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
Zer gertatzen da gaur egun ateo bat hiltzen denean?Ez zaio inongo despedidarik egiten Omenaldi bat egiten zaio denbora bat pasa ondoren, baina tokia eta infraestruktura lortzea ez da erraza izaten. Edo okerrena, bere familiak 'tradizioagatik', bazpaere edo besterik ezagutzen ez duelako elizkizuna egiten dio. Egia esan gai honek nahiko arduratuta nauka azken aldian, izan ere azken urtean ateoak ziren zenbait ezagun hil dira, eta aurreko hiru kasuak ikusi ditut.Despedidarik ez egitea oso tristea iruditzen zait, eta ateoak izateagatik ez dugu gai hori alde batera utzi behar, garrantzitsua iru...
Bai, horretan arrazoi duzu. Ez da ona arrautza guztiak otar bakarrean izatea...