Donostiako Slowfood taldea berrosatzen

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-01-11 16:50
1

Gaur arratsaldean Donostiako Gastronomikan bilera dut, Gipuzkoako Slowfood taldearena. Izan ere taldea sortu eta orain arte gidari izan den German Arrien Santo Tomas egunean hil zen, gaixotasun larri eta azkar baten ondorioz, taldeko guztiok deskolokatuta utziz.

Azken urte osoan Germanen helburu nagusia Barakaldoko BEC-en ospatu zen Algusto feria antolatzea izan zen, eta feria hasi baino lau egun lehenago jarri zen gaixorik.

Orain taldea ia zerotik jarri beharko dugu martxan, German baitzen argi eta garbi ekitaldi eta aktibitate guztien eragile nagusia. Seguruenik ardura berriak hartzea tokatuko zaigu, ikusiko dugu...

Lydia

Lydia 2008-05-12 17:46 #1

<P>BeƱat!!! Bihar&nbsp; 6 etan bilera&nbsp; daukagu Morgan-en.</P>
<P>Ir libre bazaude, azaldu mezedez, berri asko daude eta.</P>
<P>muxuak</P>


Utzi iruzkina: