Bloglines zerbitzuaren berrikuntza eskasiarekin aspertuta Google Reader rss irakurgailura pasatzea erabaki det gaur arratsaldean. Erabaki eta egin, azkar benetan. Ez dakit erabaki onena den zeren 'guztia' googleren esku uztea aurrera begira arazoa izan daiteke, baina beste zerbait aurkitu bitartean googleren tresnarekin ibiliko naiz. Post hau irakurtzen duen norbaitek erabiltzen du? Erabaki egokia da?


Informazioa etengabe igortzen ari zaigun garai honetan, beronen sailkapena eta murtxikatzea erreztuko dizkiguten erremintak ezinbestekoak dira. Nahiz eta sindikazioa blog munduarekin batera sortu, gaur egun ia web osorako baliagarria zaigu.Baina zer ote da sindikazio hori? Hitz honekin batera jario hitza daukagu, ulerkorragoa agian. Hitz gutxitan, gune bateko jariora harpidetzen garenean bertako eduki berrietara eskuratze sinple eta azkar bat izango dugu. Irudi hau bilatu eta bertan klik eginda firefox-ek zer egin galdetuko digu:Aurkitu ezin badugu, helbide barraren eskuman topa daiteke. Ho...