Beni.Kom

Batzuk Beni Komandantea deitu izan dutenaren abentura, asmakizun eta mixtifikazioak

Ostegun honetan Atom Rhumba taldearen kontzertua izango da Donostiako Gazteszenan.Ez naiz inoiz talde honen kontzertu batean izan, baina zuzenean oso onak direla esan didate. Diskoetan entzundakoa oso gustuko dut.Ikus dezagun ba...


Hauek dira aurten ikusiko ditudan pelikulak:Sail ofiziala:Ghosts El camino de San Diego Forever Mas allá del espejo The tiger's tail Niwemang/Half moon Zabaltegi:Babel Bamako Little miss sunshine Proibido proibir Bosque de sombras/The backwoods Ji quan bu ning/One foot off the ground La silla de Fernando Horizontes Latinos:Morirse en Domingo El telón de azucar Veinte años no es nada Pobladores Emigrantes:La promesse Alambrista!


Igandean goizean goiz joan behar izaten da Kursaalera nahi diren pelikulak ikusteko sarrerak lortu nahi badira behintzat. Hala esnatu nintzen 07:00tan eta autobusez Donostiara...Aurreko gauean soziedadean afaria izan nuen, eta 02:00tan etxeratu nintzen beraz 5 ordu baino gutxiago lo eginez, ilara egitera. A ze sufrimendua, eta pekatua! Igande batean lo gutxi egitea ere...Bueno, 08:00tan iritsi eta lehen sorpresa, ordu horretarako aurreko urtean baina dezente jende gehiago dago beraz tokatuko zaidan zenbakia nahiko altua izango da. Eta hala izan zen. 154. postua tokatu zitzaidan sarrerak ero...


Zinemaldia 2006

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-09-19 23:11

Aurtengo Zinemaldiran 19 pelikula ikusteko asmoa dugu Ruth eta biok, inoiz baino gehiago, eta ez daukagu jairik, biek lana egin behar dugu.10 egun hauek guretzat suposatuko duen maratoia blog honetan isladatzen saiatuko naiz, ea bukaerara nola iristen naizen. Pelikulen iruzkin txikiak eta Zinemaldiaren inguruan ikusitakoen kronikatxoak idatziko ditut. Gora Zinemaldia!


Zinemaldia telebista edo egunkarietatik jarraitzen dutenentzat jaialdia ostegun honetan hasiko da, baina Zinemaldia barrendik, hau da, pelikulak ikusiz bizi dugunontzat aurreko larunbatean hasi zen. Egun horretan antolakuntzak egitaraua eskuragarri jartzen du, eta horren bila joaten gara zale asko Kursaalean jartzen duten erakustokira. Duela hiru urte arte egitaraua debalde izaten zen, baina jendeak inongo kontrolik gabe, eta kasu askotan beharrik gabe ere eramaten zuenez,  euro bateko prezioa jarri zioten, eta orain ordaindu egin behar izten da. Nik 4 hartu nituen.Niretzat garrantzits...


Larunbatean Errenterian manifestazioa izan genuen Landarbason jarri nahi duten errauste plantaren aurka protesta egiteko. Azken urteotan Errenterian izan den manifestazio jendetsuena izan zen dudarik gabe, bizpahiru mila pertsona izanen ziren han. manifestazioaren burua Biteri kalearen amaieran zegoenean atzekaldea Xenpelar kalean zen oraindik. Pozik egotekoa benetan. Gainera kolore politiko guztietako jendeak parte hartu zuen, inongo konplexurik gabe. Gero zenbaitzuk horrelako protestak zikindu nahi izaten dituzte 'betikoek' antolatuak direla esanez, ba orain ezingo dute, eta presta d...


Inzineradoraren aurka!

3
irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-06-21 23:45

Bihar Donostiako udal plenoan gipuzkoako inzineradoraren kokalekua erabaki behar dute. Azken berrien arabera Landarbason jarri nahi dute, Hernani, Astigarraga eta Errenteria artean Donostiak dituen terreno batzutan. gaiari buruz sakonduko dut, baina bihar protesta egitera joan behar dugu! Bihar 15:30etan Donostiako udaletxearen aurrean.INZINERADORARIK EZ! EZ LANDARBASON EZ INON!


Aste honetatik hasita etxean internetera sarrera daukat, beraz pixkanaka gehiago erabiltzen hasiko naiz. edozerri buruz idazteko.


Bihar eguerdiko 12:00tan, DK Literatura zikloan, Pio Barojak argitaratu gabe utzi zuen Miserias de la guerra liburua aurkeztuko dute haren hiloba Pio Caro Baroja eta Miguel Sanchez Ostiz idazle nafarrak. Liburua Caro Baroja familiaren Caro Raggio argitaletxeak editatu du. Tartetxo bat lortzen saiatu beharko naiz han izateko, Sanchez Ostiz eta Barojatarrak dira eta nere idazle gustokoenetakoak.        


Pixkanaka pixkanaka 2004ko udaberrian Ruth eta nik Siziliara egindako bidaia Tagzaniaren bitartez punteatzen ari naiz. Uste baino lan handiagoa ematen ari dit hala ere, eta denbora ez dut soberan. Hala ere oso ondo datorkit, bidaia gogoratzeko eta interneteko mapen mundu honetaz gero eta gehiago ikasteko. Nere afiziotako bat beti  geografia eta mapena izan da, eta a ze "jostailuak" ditugun azken aldian gure eskuetan,  debalde gainera! Siziliako argazkiak ere sarean jarrita ditut, flickr-en. Siziliako bidaiaren mapa bukatzea oraindik denbora kostako zait, oraindik mendebaldear...