Zinemaldia: bigarren pausoa sarrerak

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-09-20 12:43

Igandean goizean goiz joan behar izaten da Kursaalera nahi diren pelikulak ikusteko sarrerak lortu nahi badira behintzat. Hala esnatu nintzen 07:00tan eta autobusez Donostiara...Aurreko gauean soziedadean afaria izan nuen, eta 02:00tan etxeratu nintzen beraz 5 ordu baino gutxiago lo eginez, ilara egitera. A ze sufrimendua, eta pekatua! Igande batean lo gutxi egitea ere...

Bueno, 08:00tan iritsi eta lehen sorpresa, ordu horretarako aurreko urtean baina dezente jende gehiago dago beraz tokatuko zaidan zenbakia nahiko altua izango da. Eta hala izan zen. 154. postua tokatu zitzaidan sarrerak erosteko. Lehengo urteko salmenta erritmoarekin kalkulatuta (40 pertsona orduko), nire txanda 12:45 inguruan izango zela konturaturik gosaltzera joatea erabaki nuen. Zorionez lehengo urtetik telefono zenbaki bat ematen dute txanden erritmoa zein den jakiteko.

Diario Vascok astelehenean ilararen argazki bat publikatu zuen, eta bertan ageri naiz, zain.



Gosaldu, Donostiako portuan bueltatxo bat eman eta hartu beharreko pelikulen planteamendua prestatzen pasa nuen denbora. Ruth 11:30etan iritsi zen ondo lo egin ondoren, eta azken planningari azken ikutuak eman ondoren (19 pelikula 10 egunetan kokatzea ez da erreza), 12:30etan azkenean sarrerak erosi genituen. 10 baina gehiago erosteagatik %20ko deskontuarekin, 4 euro sarrera bakoitza.

Ea egin dugun aukeraketa ona den, askotan zorte kontua izaten da eta.




Utzi iruzkina: