Kategoria: sansebastianfestival
Hauek dira aurten ikusiko ditudan pelikulak:Sail ofiziala:Ghosts El camino de San Diego Forever Mas allá del espejo The tiger's tail Niwemang/Half moon Zabaltegi:Babel Bamako Little miss sunshine Proibido proibir Bosque de sombras/The backwoods Ji quan bu ning/One foot off the ground La silla de Fernando Horizontes Latinos:Morirse en Domingo El telón de azucar Veinte años no es nada Pobladores Emigrantes:La promesse Alambrista!
Igandean goizean goiz joan behar izaten da Kursaalera nahi diren pelikulak ikusteko sarrerak lortu nahi badira behintzat. Hala esnatu nintzen 07:00tan eta autobusez Donostiara...Aurreko gauean soziedadean afaria izan nuen, eta 02:00tan etxeratu nintzen beraz 5 ordu baino gutxiago lo eginez, ilara egitera. A ze sufrimendua, eta pekatua! Igande batean lo gutxi egitea ere...Bueno, 08:00tan iritsi eta lehen sorpresa, ordu horretarako aurreko urtean baina dezente jende gehiago dago beraz tokatuko zaidan zenbakia nahiko altua izango da. Eta hala izan zen. 154. postua tokatu zitzaidan sarrerak ero...
Aurtengo Zinemaldiran 19 pelikula ikusteko asmoa dugu Ruth eta biok, inoiz baino gehiago, eta ez daukagu jairik, biek lana egin behar dugu.10 egun hauek guretzat suposatuko duen maratoia blog honetan isladatzen saiatuko naiz, ea bukaerara nola iristen naizen. Pelikulen iruzkin txikiak eta Zinemaldiaren inguruan ikusitakoen kronikatxoak idatziko ditut. Gora Zinemaldia!
Zinemaldia telebista edo egunkarietatik jarraitzen dutenentzat jaialdia ostegun honetan hasiko da, baina Zinemaldia barrendik, hau da, pelikulak ikusiz bizi dugunontzat aurreko larunbatean hasi zen. Egun horretan antolakuntzak egitaraua eskuragarri jartzen du, eta horren bila joaten gara zale asko Kursaalean jartzen duten erakustokira. Duela hiru urte arte egitaraua debalde izaten zen, baina jendeak inongo kontrolik gabe, eta kasu askotan beharrik gabe ere eramaten zuenez, euro bateko prezioa jarri zioten, eta orain ordaindu egin behar izten da. Nik 4 hartu nituen.Niretzat garrantzits...