Siziliako bidaia Tagzanian jartzen...

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-03-28 11:46
3

Pixkanaka pixkanaka 2004ko udaberrian Ruth eta nik Siziliara egindako bidaia Tagzaniaren bitartez punteatzen ari naiz. Uste baino lan handiagoa ematen ari dit hala ere, eta denbora ez dut soberan. Hala ere oso ondo datorkit, bidaia gogoratzeko eta interneteko mapen mundu honetaz gero eta gehiago ikasteko. Nere afiziotako bat beti  geografia eta mapena izan da, eta a ze "jostailuak" ditugun azken aldian gure eskuetan,  debalde gainera!

Siziliako argazkiak ere sarean jarrita ditut, flickr-en.

Siziliako bidaiaren mapa bukatzea oraindik denbora kostako zait, oraindik mendebaldearekin ez dut bukatu eta. Bidaia nahiko luzea izan zen eta leku askotan izan ginen. Benetan bisitatu beharreko tokia da Sizilia. Hemen ikus daiteke maparekin nola noan:

Eneko

Eneko 2006-03-28 16:47 #1

Joe, bira ederra, Komandante!

Laster (hori espero behintzat) Tagzanian bertan argazkiak erakusteko aukera ...

Bidaia gehiago egiteko aukera izango duzu, baina  lehen mailan derbirik ikusteko, ez dakit bada :-)

Ondo segi!

beñat

beñat 2006-03-28 18:01 #2

Epa Eneko! Tagzanian argazkiak jarri ahal izatea beneta aukera polita izango litzake! ea nohizko den posible...

Egia da datorren urtean lehenengo mailan Anoetan derbi bat ikustea zaila izango dela, zer egingo diogu? San Mamesera joango gara... Hala ere bigarrenean zaila izango da ere, Alaves gurekin ez bada jeisten behintzat... ; )

Ondo segi eta aupa Eibar! (aitona hangoa zen eta estima diogu oraindik)

Eneko

Eneko 2006-06-05 23:26 #3

Utzi iruzkina: