Behobia-Donostia 2008an?
Urtero bezala aurten ere Behobia-Donostia lasterketa ikustera joan gara Pasaiako portura, Errenteriak portua daukan inguru horretara, zeren bai, Errenteriak portua dauka eta mendialde ederra ere, askok sinesten ez badute ere.
Bueno ba hurbildu gara, eta beti bezela espektakulu ederra ikusi dugu, momenturo ehunka pertsona bistaren aurretik pasatzen, eta gu haiek animatzen. Gu ondo pasatzen eta korrika zebiltzanak ere, gehienek behintzat esperientzia disfrutatzen, bakoitza festa bere modura bizitzen, nahiz eta batzuk oso modu partikularrean ikusi eta kontatu duten.
Egia esan nik behintzat enbidia handia pasatzen dut, nere aitak ere. Bera askotan atera da, ni behin, duela 11 urte, eta benetan ondo pasatu nuen.
Horrelakoetan beti esaten det, hurrengo urtean bai, aterako naiz! eta azkenean ez naiz ateratzen.
Aurten neskalagunak esan du ateratzea gustatuko litzaiokela.
2008an Behobia-Donostian parte hartuko dugu beraz?
Iruzkinak
oreretatikan hemendik pasten zen bat 2007-11-28 20:51 #1
Aupa! Oreretak mendi alde ederra du, baina portua? Joe, Ondartxokoa txikitxoa da, ezta? Hala ere, ongi pentsatuta, arrazoi duzu, Lezo Oreretako auzoa besterik ez da eta! jeje (Bestela, begira ze posta-kode duten)<br />
Utzi iruzkina: