Eta ateo bat hiltzen denean zer?

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2007-08-30 19:58
3

Zer gertatzen da gaur egun ateo bat hiltzen denean?

• Ez zaio inongo despedidarik egiten
• Omenaldi bat egiten zaio denbora bat pasa ondoren, baina tokia eta infraestruktura lortzea ez da erraza izaten.
• Edo okerrena, bere familiak 'tradizioagatik', bazpaere edo besterik ezagutzen ez duelako elizkizuna egiten dio.
Egia esan gai honek nahiko arduratuta nauka azken aldian, izan ere azken urtean ateoak ziren zenbait ezagun hil dira, eta aurreko hiru kasuak ikusi ditut.

Despedidarik ez egitea oso tristea iruditzen zait, eta ateoak izateagatik ez dugu gai hori alde batera utzi behar, garrantzitsua iruditzen zait.

Soluzioetako bat udalek hildakoei hileta zibilak egiteko baliabideak jartzea da, dakidanez Eibarren egiten dena. Informazioa lortu behar dut horri buruz eta Errenteria eta inguruko herrietan horren aldeko lana egin.

Gizarte laiko batean bizitza (eta heriotza) ateoa izateko eskubidearen alde lan egin behar dugu.

ane

ane 2007-08-30 21:21 #1

Guztiz ados. Erlijio askatasuna ere nahiko garesti dago; hortxe mezkiten auzia...badago non lana egin esparru horretan!!

Josu

Josu 2007-09-02 14:34 #2

Aupa,
Eibarko kasua aipatu behar nizun. Nahi baduzu, Udalaren informazio bulegoaren telefonoa hauxe da, oker ez banago: 943 708400.

Nik dakidala nahi duenak hileta zibila egiteko aukera dauka. Txantxa-Zelaiko parkea erabili ohi da horretarako.
Agur bero bat.

e-gor

e-gor 2007-10-08 21:50 #3

Ados heriotza ateoa izateko eskubidearenarekin, nik ere ez dut inola ere elizkizunik nahi, baina gaia hori baino sakonagoa dela uste dut.

Familiakoek hildakoaren nahia ez errespetatzea ez da gertatzen elizkizunarekin soilik. Organoen emate nahiei ere sarri ez zaie kasurik egiten, eta hori agian are grabeagoa da... Edo gorputza medikuntzarako eman nahi duenak (nik bezala), ikerketak egin ditzaten edo ikasleek ikas dezaten, eta gero familiakoek erre eta errautsak mendian botatzea...

Omenaldiak egitearena ere, ba ez dakit... Batzutan gehiegizkoak izaten dira, faltsukeria askorekin, eta agian hildakoak ere ez luke nahiko horrelakorik...

Utzi iruzkina: