Gu, nafarrok

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-01-10 15:30

Urtea nahiko oker hasi dut, azken urteetako katarro handienarekin, baina bueno, hori ere pasa da, eta orain indarberriturik urteari ekin beharko diogu. Gaixorik egon naizen astea ahalik eta gehien irakurtzeko aprobetxatu dut, eta besteak beste nere amak utzi didan liburuxka bat aipatu nahi dut, Xabier Zabaltzaren Gu, nafarrok, Alberdaniak argitaratua, amak utzi aurretik ere Joxe Arantzabalek bere Faroan gomendatu ziguna.

Instant batean irakurri dut liburua, azaleratu nahi dituen iritziak erraz ulertzeko moduan idatzi baiditu egileak. Gaia gainera bereziki interesatzen zait, nere ama nafarra izanik gure etxean beti izan delako nafartasun sentimendu indartsua. Ama eusko-nafarra da, Zubieta aldekoa, baina aitaren familia erabat erdo-nafarra, Puente la Reina aldekoa, beraz beti hurbiletik ikusi ditut bi aldeak. Bi aldeek bizkarra eman diote elkarri azken 80 urtetan baina hurbiletik ikusita elkarren arteko aldea ez da horrein handia, azken finean guztiek argi baidaukate  nafarrak direla.

Bixente Serrano Izkok Berrian liburuari buruz iruzkina idatzi du, eskerrik asko agonirena.

Gehiago jakiteko irakurri liburua, benetan gomendagarria eta asko pentsarazi didana.


Utzi iruzkina: