IratxEren bLOga

aspertuta nagoenerako paridak idazteko gunerik hoberena!

barkatu!!

1
iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-09-02 23:13

Beno, berriz irakurri dut internetez ligatzea artikulua. Ez dut ezabatuko, baina behintzat barkatu eskatuko dut. Agian errezegia da gizenengatik txisteak egitea eta jendeak ez du ulertu nik esan nahi nuena. Pasatu egin nintzen baina nire ustez norbait lodi badago asko jaten duelako da, berdin zait zer jaten duen, eta zergatik jaten duen gehiegi. Bestela begiratu Afrikara; han ez dago gizenik, ez dago likido erretentziorik edo obetsitate morbidoa eta metabolismo arazo batengatik dela esaten duten pertsonarik. Ez nuen lodiak kritikatu nahi, antsietateagatik agian  ezin dute kontrolatu ja...


futbola

iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-27 13:14

Telebistan hainbeste futbol ikusita nire txikitako denborak oritzen ditut: arratsaldeko bokatak, jolastokiko partiduak, telebistako serie haiek ... Futbolean oso txarra nintzen, pakete bat. Ni bizi naizen lekuan udaberriro eskolen eta ikastolen artean kirol desberdinen txapelketak egiten dira. Hamabost urte nituenean nire lagunak eta ni futbolean eta saskibaloian apuntatu ginen. Uste dut bakoitzetik partidu bana edo bakarrik irabazi genuela! Gogoratzen naiz futbolean neska erraldoi batzuren kontra izan genuela lehen partidua, armairuak bezalakoak ziren, kristonako ostikadak ematen zituzten!...


Azkenean oporrak! bukatu da hilabete luze hau. Bueno, uste dut donuts palet oso batekin ere ez dela salbatzen hilabete hau. Sufritu dudan guztia! ez dira izan egun borobilak...jeje!  baina orain... oporrak!! ea bizi sozial gehiago daukadan bi hile hauetan. Lotsatu eta dena egiten naiz kalera irtetzen. Azkenean ez noa lanera, bestela azterketak txarto egingo ditut eta denbora librea ere nahi dut eduki. Egun guztiak ez dira berdinak... notak ateratzen hasi dira eta ez dira pentsatzen nuen bezain txarrak. Uda heldu dela ospatu behar da, bihar Mungian kriston juerga botako dut!


Uda beltza

1
iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-23 11:45

Ziurrenik mundu guztia poz-pozik egongo da uda heldu delako. Niri ere uda asko gustatzen zait; hondartza, denbora librea... hori dena gustatzen zait baina aurten nire uda ez da izango horrelakoa, beraz ez dut nahi uda heltzea edo bestela uda ahalik eta lasterren pasatzea nahi dut! Goizetan esnatu eta lanera joan behar naiz, zertarako apuntatuko nintzen fabrika batean lan egiteko? ez dakit zer pentsatzen egongo nintzen. Eta gero irailerako prestatu egin behar naiz, kristonako totxoak ditut ikasteko, bi irakasgai dira baina kristonak, beraz azterketak bukatzean besteak ikasten hasi beharko na...


... Ikasteko gogo barik berriz... eguzkia, beroa, hondartza bistan... kalera irten nahi dut! Eguraldi honeki gauza bat etortzen zait burura. Ipuin erotiko bat idatziko dut, ez da pornoa eh? erotikoa bakarrik. Gaztetxean kontatu ziguten bat kontako dut, esan zigutelako jendeari kontatzen ibiltzeko. Agian apur bat desberdina izango da, ez naiz gogoratzen ondo istorioarekin apur bat edan nuelako, baina nire ukitua emango diot eta kitto! Hau da printzesa baten istorioa, printzesa bat eta dirurik ez zuen mutiko batena. Printzesa malformazio batekin jaio zen, oso arraroa benetan, bi alurekin jaio...


justizia

2
iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-14 19:04

Euskal Herriko Unibertsitatean euskarazko ikasleak gaztelaniazkoak baino eskubide gutxiago dituzte. Ez al duzue jakin? ba duela urte bi dira matrikula euskaraz egin eta niri esan zidatenean irakasgai batzuk gaztelaniaz izango nituela. Hasieran bizpahiru ziren, ondoren, irakasgaien aurkezpenetan enteratzen ginen erderaz izango zela irakasgaia: lehenego mailan 2, bigarren mailan erdia eta hirugarren mailatik aurrera dena erderaz. Ze ondo ez? bueno, egia esan beraiek esaten dute irakaslerik ez dagoelako prest irakasgai horiek emateko dela. Txarrena beste eskubide batzurena da; gaztelaniazko ir...


Bueno, orain kontako dudana beste batzuk akats berbera ez egiteko kontatzen dut: ez saiatu ligatzen internetez... zergatik esaten dudan hau galdetuko zarete. Ba hau da istorioa: Egun batean, nire posta elektronikoa irakurtzen nengoela mezu bat heldu zitzaidan: ezagutu ezazu zure pertsonalitatea. Pentsatu nuen lagun batena izango zela, ez nintzen fijatu norena zen eta beraz ireki egin nuen. Test bat zen, bertan galdera pilo bat zeuden, egoera desberdinen aurrean jakiteko nola jokatzen dudan, nire hobiak, gustuko ditudan gauzak, etab. galdetuz. Aspertuta nengoenez, eta berriz ez nuenez ikaste...


txintxin

1
iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-08 18:47

Iker beti zebilen diru barik, pentsioaren jabeari ezin ordainduta. Behin taberna batera atera zen; gehiegi edan zuen eta konturatu gabe ondoan zeukan emakume batekin hasi zen hizketan. Emakumeak esango ziona bizitza aldatuko zion Ikerri; hiltzaile profesional baten bila zegoen, bere senarra ez zuen maite, senarraren anaiarekin zegoen maiteminduta emakumea, baina lehenego senarra desagertzea nahi zuen. Iker, dirurik ez zuenez, emakumeari esan zion bera hiltzaile profesionala zela eta 30.000 eurorengatik egiten zuela lan, aldez aurretik erdia kobratzen zuelarik. Honela, emakumeak azaldu zion ...


pringada bat naiz

2
iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-05-30 11:07

pringada bat naiz. ez naiz enteratzen ezertaz. leioararte igotzen naiz eta klaseak bukatuta egoten dira. ordutegi putia! beti aldatzen! ya bi aldiz pasatu zait, atzo eta gaur. klasera heltzen nazenean beti norbaiek barrezka esaten dit, zer egiten duzu hemen? bukatu dira klaseak, jejejeje... aizu, nire herrian barre egitea burlatzea da! barrutik pentsatzen egongo ziren: (pringada...).behintzat bizkaibusak nigaz pozik egongo dira, paseoak ematen alferrik goiz-goizetik. gauza txar bat dena batentzat beste batentzat ona da ez? bueno bihar bederatziretan sartzen naiz, edo hori esan didate behint...


aixa arratsalde luzia! ez daukat gogo putarik ikasten hasteko, ta denboriaz justo nabil... bueno hurrengo baten idatzikot gehixao ze ya denbora asko galdu dot, lehenengo blog bat euskeraz topaten ta gero dana konfiguraten. ikasten hasi beharko naiz, joder...