Uda beltza
Ziurrenik mundu guztia poz-pozik egongo da uda heldu delako. Niri ere
uda asko gustatzen zait; hondartza, denbora librea... hori dena
gustatzen zait baina aurten nire uda ez da izango horrelakoa, beraz ez
dut nahi uda heltzea edo bestela uda ahalik eta lasterren pasatzea nahi
dut! Goizetan esnatu eta lanera joan behar naiz, zertarako apuntatuko
nintzen fabrika batean lan egiteko? ez dakit zer pentsatzen egongo
nintzen. Eta gero irailerako prestatu egin behar naiz, kristonako
totxoak ditut ikasteko, bi irakasgai dira baina kristonak, beraz
azterketak bukatzean besteak ikasten hasi beharko naiz. Kotxeko karneta
ere atera nahi nuen, ezin izango dut hainbeste gauzekin! Beraz, ez
hondartza ez ezer! Nire uda ez da izango urdina, telefono mugikorren
kanpainak esaten duen bezela (gainera timo bat da!) nire uda beltza da. Ez dut nahi
eguraldi onik egiterik, txarra izatea nahi dut, horrela ez dut penarik
edukiko kalera ezin naizelako atera. Fijo ni baino askoz txarrago
dauden pertsonak daudela eta ezin naizela kexatu baina bueno. Urte
osoan lana edo ikasi egiten dugu bat edo bi hilabetez atsedena
hartzeko.
Itxaroten egoten gara atsedena hartzeko eta momentua heltzen denean
beti dago zerbait egiteko. Makina batzuk gara, egunero egiten dugu
berdina eta oso zaila da errutinatik
ateratzea. Nire kasuan nahiago dut uda hau baino errutina, txarragoa
baita; jendea oporretan dagoenean norberak ez daukanean oporrik kostatu
egiten da erantzunkizunak betetzea. Ikasleen bizia ez da esaten duten
bezain ona, dena ez da boteiloiak eta juergak. Ni behintzat,
unibertsitatean hasi naizenetik ez dut eduki ez eguberririk ez
udaberriko oporrik, eta udan ere beti zerbait egiteko. Ez dakit merezi
izango didan gaztetasunean hainbeste esfortzu egitea, gero fijo paruan
egongo naizela, pilo bat ikasi eta gero.
Iruzkinak
asier 2006-06-26 11:24 #1
<p>Animo neska!!!</p>
<p>Ez da hainbesterako izango </p>
<p>Ni ere udan lan egitekotan nago. Uda luzea da eta denetarko denbora dago. Optimismo apur bat.</p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: