futbola
Telebistan hainbeste futbol ikusita nire txikitako denborak oritzen
ditut: arratsaldeko bokatak, jolastokiko partiduak, telebistako serie
haiek ... Futbolean oso txarra nintzen, pakete bat. Ni bizi naizen
lekuan udaberriro eskolen eta ikastolen artean kirol desberdinen
txapelketak egiten dira. Hamabost urte nituenean nire lagunak eta ni
futbolean eta saskibaloian apuntatu ginen. Uste dut bakoitzetik partidu
bana edo bakarrik irabazi genuela! Gogoratzen naiz futbolean neska
erraldoi batzuren kontra izan genuela lehen partidua, armairuak
bezalakoak ziren, kristonako ostikadak ematen zituzten! Porteriakoak
esku batez bakarrik harrapatzen zuen baloia! Batek baloiarekin
aurpegian eman zidan eta lurrera bota zidan. Ez da baloiak jo zidala
eta erori egin nintzela... baloiarekin batera lurrera joan nintzen,
sudurra beltz eduki nuen bi astetan! Eta futbolean hartu genuen
palizaren ostean saskibaloia tokatzen zen. Eta zein suerte txarrarekin!
aurkako batek zapata ortopediko erraldoi bat zuen eta muleta bat.
Bizitzako beste aspektu batzuetan desabantail bat izan daitekeena, kasu
horretan abantaila zen. Muleta hainka tartetik sartzen zigun erortzeko
eta baloia lapurtzeko. Beti zeukan berak baloia eta ez ginen ausartzen
berarekin sartzen, muletarekin belaunak beltz utziko zigulakoan.
Korrika zihoanean ere muleta jartzen zuen bere aurrean eta ezin genion
baloia kendu. Eta horrela kriston paliza eman ziguten hauek ere.
Larunbat batean aurkitu nuen baloiarekin aurpegian eman zidan neska.
Sudurretik heldu eta niri barrezka aurpegira. Kirolekin izan dudan
esperientzia ez da izan oso ona, behintzat oroitzapen onak gelditu
zaizkit baina gimnasioan bukatu dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: