printzesa maitakorra

iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-15 11:16
1

... Ikasteko gogo barik berriz... eguzkia, beroa, hondartza bistan... kalera irten nahi dut! Eguraldi honeki gauza bat etortzen zait burura. Ipuin erotiko bat idatziko dut, ez da pornoa eh? erotikoa bakarrik. Gaztetxean kontatu ziguten bat kontako dut, esan zigutelako jendeari kontatzen ibiltzeko. Agian apur bat desberdina izango da, ez naiz gogoratzen ondo istorioarekin apur bat edan nuelako, baina nire ukitua emango diot eta kitto! Hau da printzesa baten istorioa, printzesa bat eta dirurik ez zuen mutiko batena.
Printzesa malformazio batekin jaio zen, oso arraroa benetan, bi alurekin jaio zen. Prentsa guztian atera zen, mundu guztiko medikuak azalpenak ematen eta artikuluak idazten egon ziren. Honela izanda mundu guztiko printzeak eta orokorrean mundu guztiko gizonak berarekin nahi zuten ezkondu baina printzesaren aitak, erregeak, argi zeukan bere alabatxoarentzat zer zen onena: bi zakildun mutil bat. Horregatik komunikatu bat idatzi zuen eta prentsaurreko bat eman zuen: nire alaba, bi zakil dituen gizon batekin ezkonduko da. Datorren hilean, uztailak 6, dantzaldi bat egingo dut eta bertan aukeratuko dut etorkizuneko erregea izango dena, bi zakilduna, alegia.
Honela zakil bakarra zeukaten printzeak desesperatu egin ziren, ez zeukaten zereginik! Bitartean...
Printzesaren gaztelutik hurbil baso bat zegoen. Hara joaten zen Joantxo loreak hartzera eta txoritxoekin dantzan egitera. Erreka batean aurpegia busti eta... ezin zuen sinistu ikusten zuena... zakil bat zetorren berarengana errekatik behera. Ziztu bizian uretara salto egin eta zakila hartu zuen. Eta oraindik abiadura handiagoan galtzak kendu eta froga batzuk eginez... itsatsita geratu zitzaion bere beste zakilaren ondoan!
Hau poza hau Juatxok hartu zuena, printzesarekin ezkonduko zen! Basoan egon zen arratsalde osoa txoritxoei kaixo esaten eta urtxintxei musutxoak ematen! Baina, bat-batean... printze bat hurbildu zitzaion, eta esan zion:
-arratsaldeon mutil, zergatik zaude hain pozik?
-ba... errekan zakil bat aurkitu dudalako eta itsatsi egin dut bestearen ondoan, printzesarekin ezkonduko naiz!
Azkar, printzea errekara abiatu zen; ez zuen sinisten ikusten zuena, zakil bat errekatik behera! Urduri jarri zen eta harri batekin topo egin eta erori egin zen zakilaren gainera. Eta zer nolako suerte txarrarekin: zakila buruan itsatsita geratu zitzaion!
Heldu zen dantzaldiaren eguna. Erregeak gizon guztiak ilaran jarri zituen eta galtzak jeitsi zizkien. Han bi zakildun mutil bakarra ikusten zuen. Honela Juantxo printzesarekin ezkontzea erabaki zuen. Baina...
-geldi denok!- esan zuen bi zakildun printzeak eta buruan zeukan txapela kendu zuen bere bigarren zakila erakusteko.
-horrek ez du ezertarako balio!-esan zuen erregeak.
Honela Juantxo printsesarekin ezkondu zen eta  bizi polit-polita izan zuen, txoritxoz, urtxintxaz eta arrosa koloreko gauzez betea.
Orain galdera bat geratzen da egiteko: benetan ez al zuen balioko ezertarako buruko zakilak? misterio bat da... inoiz ez duguna jakingo!

hamargarrenean

hamargarrenean 2006-06-15 12:15 #1

Hau da hau istorioa , je !!

Zenbat gauza aurkiti daitezkeen erreketan ez ?? Nere herrikuan kaka morkoduak eta korkoiak aparte. ....

Imaginatzen hasi ta ze gauza in daitezkeen buruan zakila eukita .... la letxe , hobe ez pentsau , bakarrarekin nahikua ez ta ...

Imaginzaioa libre utziko dugu .

EskumiƱak Iratxe !!

Utzi iruzkina: