justizia
Euskal Herriko Unibertsitatean euskarazko ikasleak gaztelaniazkoak
baino eskubide gutxiago dituzte. Ez al duzue jakin? ba duela urte bi
dira matrikula euskaraz egin eta niri esan zidatenean irakasgai batzuk
gaztelaniaz izango nituela. Hasieran bizpahiru ziren, ondoren,
irakasgaien aurkezpenetan enteratzen ginen erderaz izango zela
irakasgaia: lehenego mailan 2, bigarren mailan erdia eta hirugarren
mailatik aurrera dena erderaz. Ze ondo ez? bueno, egia esan beraiek
esaten dute irakaslerik ez dagoelako prest irakasgai horiek emateko
dela. Txarrena beste eskubide batzurena da; gaztelaniazko irakasgai
baten praktikak euskeraz izan ziren, beraiekin diplomatxo bat lortu
ahal zen azterketa gehigarri bat eginez. Praktiketan eman genuena
klasean ere eman genuen baina erderaz. Erderazkoek azterketa egiteko
eskubidea izan zuten eta diplomatxoa lortu zuten, guk aldiz ez,
praktikak euskeraz izan zirelako. Ez genuen eduki aukerarik
erderazkoekin batera azterketa egiteko, ez. Eta gero beraiei ikusi
behar diplomatxoarekin poz-pozik. Diplomatxoak ez du balio ezertarako,
baina zer? gu ere berdinak gara! eta gero beraiek euskararen alde
hainbat gauza egiten dituztela diote... bueno, esan ziguten agian
datorren urtean azterketa egiteko eskubidea izango dugula...
Beste gauza bat da gaztelaniakoak ematen diguten tratua: barre egiten
dute galderaren bat egiten dugunean edo komentarioak "es que es de
euskera" eta horrelakoak. Esaten dute euskerazko irakasgaiak beraienak
baino errezagoak direla, baina gero irakasgai komunetan guk nota
hobeagoak ateratzen ditugu! apunteak lapurtu... edozerk balio du nire
fakultatean ez soilik gainditzeko baizik eta matrikula ateratzeko.
Jendeak erreklamatu egiten ditu 9,3 notak, ez dute nahi euskarazkoekin
lanak egin eta greba egunetan klasera etortzen dira, irakaslearen
bulegora joaten dira eta klasea emateko eskatzen diote. Honela daude
gauzak, ikasten kriston konpetentzia... lanean gaudenean ez dut nahi
imajinatu zelan portako diren!
Iruzkinak
hamargarrenean 2006-06-15 08:27 #1

Ez dago eskubiderik ....

EHU-n dena euskeraz ikasi daitekeeela saltzen duten bitartean ... hau da hau . Beti geldituko zaizu internet ligatzeko !!!

Basajaun 2006-06-15 09:37 #2
Pasadan urtean halako bat gertatu zitzaigun guri. Ikasgai bat hilebete beranduagu hasi genuen euskaraz ikasten ari ginenok, eta hori...beno, ba noramala danez, oso atzeratuta geunden, unian hilabete bakar batean pila bat aurreratu leike ta! Ez hori bakarrik, beste irakasgai batzuk ere gazteleraz izan genituen eta zeuoi bezala irakaslerik ez zegoela esaten ziguten baina gero euskara bazekiten irakasle batzuk GAZTELERAZKO KLASEAK emoten zituzten! Orduan...zergatik ez eurentzat beste irakasle bat kontratatu ta euskara dakienak euskaraz klaseak emoteko utzi?

EHU halakue da, lotsagarria, Euskal Herrian oraindik ez dago euskaraz ikasketa unibertsitarioak egiterik...lotsagarria, horrela errez asko beteko dira NBEren aurreikupsenak, euskara hamendik bi belenaulditara desagertuta. Psh...nahiko deprimentea, eskerrak alderdi "abertzale" bat izan dala betidanik Eusko Jaurlaritzan...bestela...

Utzi iruzkina: