txintxin

iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-08 18:47
1

Iker beti zebilen diru barik, pentsioaren jabeari ezin ordainduta. Behin taberna batera atera zen; gehiegi edan zuen eta konturatu gabe ondoan zeukan emakume batekin hasi zen hizketan. Emakumeak esango ziona bizitza aldatuko zion Ikerri; hiltzaile profesional baten bila zegoen, bere senarra ez zuen maite, senarraren anaiarekin zegoen maiteminduta emakumea, baina lehenego senarra desagertzea nahi zuen. Iker, dirurik ez zuenez, emakumeari esan zion bera hiltzaile profesionala zela eta 30.000 eurorengatik egiten zuela lan, aldez aurretik erdia kobratzen zuelarik. Honela, emakumeak azaldu zion gauero bere senarra Gaua tabernara joaten dela eta handik mozkor-mozkor eginda irtetzen dela; beraz, aukerarik hoberena lana burutzeko ordu horretan zen.
Hurrengo gauean, Iker Gaua tabernaren kanpoan zegoen, hil behar zuen gizonaren kotxearen ondoan. Bat-batean gizon bat urreratu zitzaion, mozkortuta, kotxeko giltz batzurekin, kotxearen jabea zen, hil behar zuen pertsona.
-aizu mutil, gehiegi edan dudala uste dut, inporta al zaizu etxera eramatea nire kotxean?
perfektua zen, heriotzak istripu bat emateko aukerarik onena. Iker kotxea gidatzen hasi zen eta gizona lo gelditu zenean, kotxea gelditu, gizona gidatzailearen eserlekuan jarri eta errepide ondoan zegoen sakan batetik bota zuen. Ordu erdi pasa zenean Iker berriz pasatu zen handik, ziurtatzeko. Eta han zegoen gizona auto-stop egiten! Ikerrek kotxea gelditu zuen, gizona ez zen gogoratzen Ikertaz.
-gabon mutil, kotxe istripu bat izan dut, susto ederra, eramango al didazu nire itsasontzira? han edari batzuk ditut, nahi baduzu etorri, etxera joan baino arinago zerbait nahi dut edan.
Ikerrek kotxea zabaldu zion eta itsasontzira joan ziren, lana bukatu behar zuen era batera edo bestera.
Heldu zirenean trago batzuk edan eta gizona lo geratu zen berriz. Orduan, Ikerrek itsasontziaren motorra piztu eta haitz batzuen aurka zuzendu zuen. Martxan jarri zuen eta berak uretara salto egin zuen. Portura heldu zenean ezin zuen sinistu ikusten zuena: itsasontzia berriz portura sartzen!
-kaixo mutil, itsasontzian edaten egon naiz eta lo geratu naiz, ia haitz batzurekin egin dut topo bina eskerrak esnatu naizen! eramango al zenidake etxera? gehiegi edan dut. zure aurpegia ezaguna egiten zait baina ez dakit zerena.
- ba ez dakit, nik dakidala ez gara ezagutzen.
Gizonaren etxera heldu ziren, beheko pisu osoa ehorztetxe bat zen, gizonak han egiten zuen lan.
-etorri mutil, zerbait edango dugu... hemen hildakoen mahaien ondoan wisky botila bat edukitzen dut, bi edalontzi aterako ditut.
Gizonak ez zuen wisky-a atera hildakoak baltsamatzeko likidoa baizik. Bi edalontziak bete eta...
-txintxin mutil!
Iker konturatu zenez, berak ez zuen edaten, baina gizonak trago batean edaten zuen dena. Horrela, gizona, gogor-gogor geratu zen, edalontzia eskuan eta barre bihurri batekin. Azkenean hil egin zen.
Orduan, Iker emakumearen etxera joan zen eta esan zion lana burutu zuela. Eta hildakoa eserita jarri zuen terrazan zegoen aulki batean, edalontzia eta baltsamatzeko likidoa oraindik eskuan zituela.
-baina, esan nizun gaur nire senarra ez zela aterako, kontuz izateko bere kotxea bere anaiak hartuko zuelako! zer egin duzu? ai ene! nire Antxon maitea da eta!
Ikerrek korrika ihes egin zuen, behintzat 15000 euro irabazi zituen, aldi baterako dirua.
 morir para ver (alfred hitchcock) liburutik, ez da berdina, baina antzekoa.Aspertuta egon naizenez idatzi egin dut.

hamargarrenean

hamargarrenean 2006-06-14 09:02 #1

<p>gustoira nenbilen irakurtzen ... ea azkenian personajia nola akauko ...</p>

<p>tristura ederrarekin laga nauzu ....</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: