barkatu!!
Beno, berriz irakurri dut internetez ligatzea artikulua. Ez dut
ezabatuko, baina behintzat barkatu eskatuko dut. Agian errezegia da
gizenengatik txisteak egitea eta jendeak ez du ulertu nik esan nahi
nuena. Pasatu egin nintzen baina nire ustez norbait lodi badago asko
jaten duelako da, berdin zait zer jaten duen, eta zergatik jaten duen
gehiegi. Bestela begiratu Afrikara; han ez dago gizenik, ez dago likido
erretentziorik edo obetsitate morbidoa eta metabolismo arazo batengatik
dela esaten duten pertsonarik. Ez nuen lodiak kritikatu nahi,
antsietateagatik agian ezin dute kontrolatu jaten dutena baina
hau ez da kasua; berak batetik hamarrerako eskala batean zortzi bateko
nota jartzen zion bere itxura fisikoari eta niri berdin zait, bakarrik
ez zela nire gustukoa. Dena den, bera pozik badago bere aspektuarekin
ez dauka zertan aldatu? edo bai? osasunarentzat txarra da horrela
egotea. Pentsatu kontrako egoerarekin: anorexia duen pertsona bat.
Anorexikoa den norbaitek ere ez du nahi loditu, ez du nahi bere itxura
aldatu eta asko hil egiten dira beraien fisikoa mantentzearren. Edo
bigorexia duen norbaitek zer? gaixotasun psikiatriko bezela tratatzen
dira hauek. sozietatean gizenak pobreak, koitaduak bezela ikusten dira,
beraien eskubideak aldarrikatzen dituzte eta jende askok defendatzen
ditu ez delako anorexia edo bulumia bezalako gaixotasun hain
fulminantea, hildakoak astiroago agertzen direlako. Niretzat eta
pertsona askorentzat obetsitatea gaixotasun bat da, heriotza askoren
kausa dena ere.
Hau dena esanda ere barkatu eskatzen dut, ni ez naizelako inor baino
hobeagoa inor kritikatzeko eta badakidalako pasatu egin nintzela. Mundu
guztiak ligatzeko eskubidea du eta hori artikulua idatzi nuenean ere
pentsatzen nuen baina ez nuen idatzi, ahaztu egin zitzaidan. Beste alde
batetik, pentsatzen ditugun gauza asko ez ditugu esaten eta erreza da
debilak defendatzea. Mundu guztiak ditu bere konplejoak, nik ez daukat
fisiko perfektu bat eta ez dut esaten eduki behar denik, inor ezin
daitekelako perfektua izan eta onartu egin behar garelako garen
modukoak izanda, eta gure akatsak onartu eta zerbait ez bazaigu
gustatzen aldatzen saiatu eta superatu alaiago bizitzeko. Eta ezin dut
obetsitate morbidoa defendatu; niretzat pertsona horiek kontzientziatu
egin beharko lirateke hain kaltegarria den egoera horretatik
ateratzeko; hala ere ez dut beraiengatik berriz txisterik egingo.
Iruzkinak
mikel.txipi 2006-09-03 15:19 #1
<p>Nik ere uste dut gorputza zaintzea onuragarria dela, ezinbestekoa dela, eta noski burua zaintzea ere, eta behar bada zailtasuna biak orekan mantentzea da eta gainera egunero jasaten dugun presiopean, beraz lana daukagu egoera honek dakarren antsietatea kontrolatzen. </p>
<p>Bainan antsietatea eta metabolismoaz aparte, elikadura eta ariketa fisikoak ere badute zer esan handia kontu honetan, eta nik uste borondatea izanez gero dexente hobetzerik dagoela ;-)</p>
<p>Hala ere, behar bada nere metabolismoak ni ondo erantzuten nau alor honetan eta errezegi hitzegitera bultza nezake, beraz beste odezein iritzi entzuteko prest naukazue!!</p>
<p>Zorionak Iratxeri barkamena eskeintzeagaitik (garestia da garai hauetan), eta Animoak arazoa gainditzeko prest edo lehian daudenei!</p>
Utzi iruzkina: