internetez ligatzea...

iratx 1456147953914 IratxEren bLOga | 2006-06-14 11:53
3

Bueno, orain kontako dudana beste batzuk akats berbera ez egiteko kontatzen dut: ez saiatu ligatzen internetez... zergatik esaten dudan hau galdetuko zarete. Ba hau da istorioa:
Egun batean, nire posta elektronikoa irakurtzen nengoela mezu bat heldu zitzaidan: ezagutu ezazu zure pertsonalitatea. Pentsatu nuen lagun batena izango zela, ez nintzen fijatu norena zen eta beraz ireki egin nuen. Test bat zen, bertan galdera pilo bat zeuden, egoera desberdinen aurrean jakiteko nola jokatzen dudan, nire hobiak, gustuko ditudan gauzak, etab. galdetuz. Aspertuta nengoenez, eta berriz ez nuenez ikasteko gogorik, ba testa egin nuen, eta erantzunak bidali nituen. Jarraian atera nituen emaitzak bidali zizkidaten; ez zan nik uste nuena! bueno, lotsatu eta dena egiten naiz hau idazten. Kontaktuen orrialde bat zen, nire nortasunaren perfila jarriz beste mutil batzuenarekin konparatzen zuen, nolako erlazioa izango litzatekeen gure artekoa, guapoa bada... txarrena da ez nekiela nola desapuntatu! noizbehinka mezuak heltzen zitzaizkidan, kriston ezizen kutreak jartzen zituzten mutilenak: neruda, superadventure, morenoojosclaros... pfffff! barre behintzat egiten nuen! egun batean sorpresa bat nuen buzioan: superadventureren argazkia! jeje, a ze argazkia!! ez daukat lodien aurka ezer, beraiek jakingo dute zer egiten duten beraien osasunarekin. mutilak 100-120 kg izango zituen, madrildarra, eguzkitako betaurreko fashion batzuk, Estatu Batuetako poliziek eramaten dituztenen bezalakoak, orrazkera ortera, gomina pilo bat eta pintxoak eginda baina, onena, nire bihotza eta urdaila ukituta utzi zutena... hondartzan zegoela!!! etzanda, postura sexy bat jartzen saiatzen! morrosko makala!! mezuak honako hau jartzen zuen: superadventurek zurekin kontaktatu nahi du, zuen bion perfilak oso ondo enkajatzen dute, eman iezaiozu aukera bat maitasunari! amaaa!!! ametsgaizto bat izango zen? nolakoak izango ziren mutil horrek eskeintzen zizkidan abenturak? hanburgesak gustuko izango zituen? edo patata frijitu eta txokolatearen rolloa gehiago gustatuko zitzaion? agian metabolismoaren arazoa dela esaten duten horietakoa da, edo likidoen retentzioa (esponja erraldoia hura) ...desapuntatu egin behar nintzen, ez dut uste ondo eramango ginenik, barazkijalea naiz! nolakoa izango litzateke berarekin zita bat??honela imajinatzen dut:  lehenengo burger batera, gero gosearekin geratuko zenez postrea jatera joango ginen, zerbait pikatzeko. Behien ametsgaiztoak honelako pertsonekin egon behar dira beteta! Azkenik gaua ondo amaitzeko eta bere look fantastikoa erakusteko diskoteka erraldoi horietako batera joango ginateke, dantzan egitera. Izerdi majoa bota behar du honek! Bueno behintzat jende artean lekua egingo zuen! bikote siniestro bat izango ginen, teleserie bat egiteko bezalakoa!
Azkenean lortu nuen desapuntatzea eta eskerrak, librea naiz! Ez dut ezer gehiagorik jakin superadventuretaz, argala eta guapoa bezela definitzen zen koitadua, hori da autoestima ona mutil!arteriak jasaten duten bitartean... ez da obetsitate morbidoa dutenen aurka nagoela, bakarrik ez zela nire gustukua esaten dut! ez pentsatu hain superfiziala naizenik baina ez dut uste berarekin enroilatzeko beste urdailak jasango zidakeenik! beraz, orain ulertzen duzue zergatik ez den ligatu behar internetez; jendea ezagutu egin behar da, ez da ona pertsona ez ikustea, bizitza hori baino errealagoa izan behar da; ez baduzu ezagutzen ideia oker bat egin dezakezu, fantasiak (ez da nire kasua baina beste neska batzuk ligatzeko asmoarekin sartzen direnak zer?), eta gero guztiz kontrakoarekin aurkitu zaitezke! erakarpen fisikoa garrantzitsua da, badakit gero buruan ezer ez badu ere ez dagoela zer egiterik baina nire kasua, muturreko kasu bat da! gainera euskalerrian baino inon ez dago mutil guapoagorik, egia da! arazoa da euskalerrian ez dela asko ligatzen, hori esaten da behintzat. Komunikazio falta handia dago gazteon artean, lotsak kendu eta aurpegia eman eta gustuko dugun pertsona horri zerbait polita esan. Zer da gerta daitekeen txarrena? ezetz esatea? inoiz ezer ez badiogu esaten berak ez digu ezta ezetz esango!

/zubox

/zubox 2006-06-14 12:12 #1

Egune alaitu egin didazu! jajaja hamen uniko ordenagailu gelan nabil farreari eutsi nahian xDD. Baina beno, jakizu kasu guztiak ez direla halakuak eta oso jende sintsoa eta interesgarria aurkitu ahal dozula internet bidez, mundu errealean agian inoiz ezetuko ez zenuena...hori bai, kontaktuen web-genak jada...ez dakit, eta hauek, portzentaiak etab ematen dizkizutenak...hori jada ez da internet, hori da sistema informatiko baten esku jartzea, norbait diseinatutakoa eta pertsonak, matematikoki aztertzen dituela, eta neu uste pertsonak ezin leikez matematikoki landu, oso aldakorrak baikara! Eguraldia be eragiten gaitu ta!!! Neuri behintzat bai!

Agur bat hamendik ta beno, ez ahaztu hau INOIZ, inoz ziur zure seme-alabek edo ilobek kriston barrea egingo dutela pasartetxo hau kontatzean jaja!

hamargarrenean

hamargarrenean 2006-06-15 08:23 #2

Pertsona "haundien" kontra zeozer duzula dirudi ...

Edo zu perfektua zara ??

Ez du jendiak eskubidea internetez ligatzeko ??

Pentsa "superadventure" aurrez aurre , euskal herriko festa batzutan ezautuko zendula ...  auskalo zer pentsatuko zenduan .

txiki

txiki 2006-08-30 13:58 #3

Ados nago lagunarekin, ez dut oso ondo ulertzen zure jarrera, ez dakit zergatik aztoratzen zaituen hainbesterako. Zuri ez zaio gustatu tipoa, baina gizena egon arren  beste norbaiti gusta dakioke.  Gizena egoteak ez du suposatzen egun guztian mc donalds eta txokolatean burua edukitzea (a, ta ni ez nago gizena, ez da horregatik)

Konplejuren bat ote duzun zalantza jarri zait.

Utzi iruzkina: