Herri kontsulta

Galdetuak izan nahi dugulako

Kursaalen

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-24 00:58

El Paísek Kursaalean atzoko egunez egin zen ekitaldiaren deskribapen laburra dakar.Garak aldiz, elkarrizketa sakona igandeko alean. 


Beasaingo San Martin plazan, udaletxeko eraikinaren aurrean ageri dagoen pankarta:       


Ibarretxe Lehendakaria Donostiako Kursaalean izango dugu ekainaren 23an, astelehena, arratsaldeko 7etan. Ekitaldian zehar herritarrek herri-kontsularen inguruan, www.konpondu.net-en bidez, egin dizkioten galderarik esanguratsuenak erantzungo ditu. Zuk ere, gure moduan, Herri honek eta Herria osatzen dugun herritarrek erabakitzeko eskubidea badugula sinesten baduzu, ager zaitez Kursaalera. Mila esker


Estutu Batuetako mapan Oklahomak, alde eginez gero, zulo txikia egingo luke, Euskadik Espainiakoan egingo lukeen bezala. Oklahomak maparen erdian sortuko luke zuloa, Euskadik, kornerrean. Nire osaba bati entzun nion behin: nola onartuko dute bada espainiarrek Euskal Herria beren mapatik desagertzea marrazo batek aginkada egin balio bezala geratuko zaie eta…! Espainia eta Euskadiren arteko gatazka historikoa irudikatzeko esaldi aproposa iruditu zait beti, eta makina bat bider gure Herriaren burujabetzaz, independentziaz edo erabakitzeko eskubidetaz pentsatu dudanean, nahi gabe, hortzakada e...


AEBtako MidWestean kokatutako Oklahomako estatuko Legebiltzarrak AEBengandik subiranotasun maila handitzeko asmoz ebazpena onartu du (92 alde, 3 kontra).Onartutako ebazpenaren dokumentua ere irakurgai dezute (.pdf).Menéamen ere gaia aipatzen dute.


LÓPEZ

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-13 11:25

Lopez-ek, eta sozialistek oro har, RAE-ko hiztegia burukoaren azpian dutela lo-lo egiten dute gauero. Handik ateratzen dituzte urrengo goizeko albisteetan behin eta berriz agertzen diren hitzak: elkarbizitza, elkarrizketa, negoziaketa, akordioa, konsensoa… horiek dira sozialistek beraien burua definitzeko erabiltzen dituztenak. Lehendakariari lepotik zintzilikatzen dizkiotenak, berriz, guztiz kontrakoak: zatiketa, setakeria eta jarkiera. Eta ezin ahastu Lopez-en oratoria mailaren neurria ematen duen kalaka sonatua: “raca-raca”.   López hor dabil, Lehendakari izatera iritsiko dela amest...


Amets gaiztoak

2
herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-12 08:01

Amets Gaiztoak 2025. urteko azaroaren 23a, ostirala. Gaur Enekok hemezortzi urte bete ditu, hemezortzi urte!! Lagunekin irteteko asmoa bazuen ere, konbentzitu degu aurrez gurekin afaritxo bat egiteko, bere urtebetetzea ospatzeko. Noski, afaria bukatu bezain pronto ospa egin digu, lagunengana esan digu, baina neskatxaren bat ba ote dagoen tarteko ere susmatzen degu, Ikerrek tarteka adarra jotzen bait dio. Eneko….etxeko txikia….gure umea…..gure Eneko. Afarian, denetik hitz egin degu; futbolaz noski. Erreala lehen mailan zegoen garaiak gogoratu dizkiot. Eneko bera jaio zen bezperetan jaitsi z...


www.Konpondu.net  orrian Lehendakariari galderak egiteko eta zure zalantzak argitzeko aukera dezu. Eta ekainaren 23an, 19:00 tan Kursal aretoan Lehendakariak aurrez aurre erantzungo dizkizu zuk eginiko galderak.  


Markos Zapiain blogariak "Kontsulta eta hauteskundeak" izenburupean hausnarketa interesgarria egiten du kontsultaren inguruan. "Ibarretxek De Gaulleren antzera ikusten du lehendakariaren harremana herriarekin: hitzarmen batek lotzen ditu, alderdien eta hedabideen gainetik. Ibarretxek Euskal Erdiari kontsulta agindu zion eta hitza betetzen ari da, konstituzionalisten presioa gorabehera, batik bat dependentista jeltzaleena. Eta hiritarrok Ibarretxek proposaturikoa arbuiatuko bagenu, etxera joango litzateke, De Gaulle bezalaxe."


LEHENENGO GALDERA   PRINTZIPIO ETIKOA “Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?” BAI   BAKEA NAHI DUGULAKO.ETA, dagokion lekuan jarri nahi dugu… indarkeria behin betiko utz dezala exijituz.   ETAren indarkeriaren aurkako konpromiso etikoa berrestu nahi dugulako, Ajuria Eneako Itunean eta Diputatuen Kongresuan 2005eko maiatzean egin zen modu bertsuan. Han espresuki esaten zen “politika-mailako gora...