Amets gaiztoak
Amets Gaiztoak
2025. urteko azaroaren 23a, ostirala. Gaur Enekok hemezortzi urte bete ditu, hemezortzi urte!!
Lagunekin irteteko asmoa bazuen ere, konbentzitu degu aurrez gurekin afaritxo bat egiteko, bere urtebetetzea ospatzeko. Noski, afaria bukatu bezain pronto ospa egin digu, lagunengana esan digu, baina neskatxaren bat ba ote dagoen tarteko ere susmatzen degu, Ikerrek tarteka adarra jotzen bait dio.
Eneko….etxeko txikia….gure umea…..gure Eneko.
Afarian, denetik hitz egin degu; futbolaz noski. Erreala lehen mailan zegoen garaiak gogoratu dizkiot. Eneko bera jaio zen bezperetan jaitsi zen bigarren mailara eta ordutik hortxe dabil arrastaka. Ikasketez ere bai. Eneko Soziologia ikasten hasi da. Orain ia dena etxetik ikasi daiteke, bideokonferentzi bidez. Gogoratzen diot nola gure garaian hasi zen indarra hartzen bideokonferentzi sistima.
Eta politikaz ere hitz egin degu. Eta harritu nau, kezkatu nau.
Aste honetan bertan ETAk atentatu bat egin du eta hamabi pertsona hil eta beste zortzi zauritu ditu, horietatik hiru oso larri. Zarautzen izan zen guardia zibilaren aurkako atentatua eta lau agentez gain, beste zortziak Zarautz eta inguruko herritar soilak ziren. ETAk, bere aurrera ihesean, teknika berriak ezarri ditu: lehergai kimikoak erabiltzen ditu, oso tarteka egiten dute eraso baina oso atentatu bortitzak izaten dira, eta abar.
Iker eta Eneko jaio zirenean, emaztea eta biok promesa bat egin genuen: gure bi semeak, euskaldun giroan haziko genituela, euskal zaletasuna eta euskal sentimendua itsasten saiatuko ginela eta aldi berean, oinarrizko giza eskubideak zaindu eta errespetatzeko hezkuntza bidean jarriko genituela.
Orain arte, Iker eta Enekok, etxeko komentarioak beti entzun izan dituzte: euskal politikari buruz, atentatuei buruz, gizarte gaiei buruz. Beti egin izan dituzte aipamen isolatuak, kexa edo erantzun solteak. Baina gaur Enekoren hitzak, beste pisu bat zuten.
“Aita, ETA 1968. urtean sortu zen ezta? Berrogeita hamazazpi urte aurten ezta?”
Egia…..berrogeita hamazazpi urte.
“Ez dago ondo jendea hiltzea, noski ezetz, sufrimendua dakar, familiak hondatuta, negarra, gorrotoa….egia da aita, baina eta gure Euskal Herria? Gure euskera? Aita… nire koadrilan ia inork ez du euskaraz hitz egiten, ni bitxo arraroa naiz. Zuk diozu ikasketa guztiak euskaraz egin zenituela, orain hori ez dago modan, jakin bai, mundu guztiak daki baina ia inork ez du erabiltzen. Espainiako prentsa eta gainontzeko hedabide guztiak, eraso eta eraso, hori bai, era oso disimulatu batean. Berrogeita hamazazpi urte aita, non egon dira politikariak, non egon zerate arazo hau konpontzeke uzteko!!”
Orduan gogoratzen ditut nire gazte denborako kontuak. Ze ondo bizi ginen, ondoegi. Gogoratzen naiz baita ere, ETAren azken su eten serioa 2006. urtean izan zela. Eta urte haietan gu non geunden? Orduko nire lagun eta lankideak gogoratzen ditut. Non ote dabiltza? Gogoratzen dut nola tarteka tarteka bazkariak egiten genituen. Eta politikaz hitz egiten genuela. Baina inor ez ginen benetan politikan konprometitu. Jende baliotsua zen hura, lankide apartak, euskaltzale amorratuak, langile porrokatuak, jende sanoa. Baina inork ez zuen politikan busti izan nahi. Inork ez genuen geure neurrira egindako alderdi politiko bat aurkitu. Eta Enekok “non egon zerate……!!” esan dit, “non egon zerate….” aurpegiratu dit.
Ardo kopari tragotxo bat egiten diot, emazteari zeharka begiratzen diodan bitartean.
Enekok gaiari buelta asko eman dizkiola konturatzen naiz. Eta nik orain arte umetzat neukan! Ur tragotxo bat egin ondoren jarraitzen du. “Aita, esadazu baina benetan, euskal nortasunak aurrera egin du edo atzera?”
Atzera egin du Eneko, atzera. “Aita, ez gaituzte herri bat bezela aitortzen; ez dute Euskal Herria badenik aitortzen, eta geratzen den apurra deuseztatu nahi dute. Txikiak gera, gutxiago gera, ahulak gera, baina pittinka pittinka Espainiaren izaeran urtzen ari gera. Aita, ez dezu ikusi nahi baina badakizu horrela dela”.
Afaria tristetu dit, gaua tristetu dit. Eta gaia aldatzea erabaki det baina aldez aurretik “Eneko, baina pertsonak hiltzea azkena da” esan eta gaia aldatzen saiatu naiz.
Pi pi pi……..pi pi pi…. Pi pi pi…..
Iratzargailua begiratu…..goizeko sei t´erdiak. Erdi zonbi jaiki eta gela txokoan dagoen sehaskara joan eta hantxe ikusi det Eneko lo goxoan, bere txupetea ezpain erdi irekietatik zintzilika daukala.
Dutxan sartu naiz eta amets gaiztoari bueltaka hasi naiz, jira eta buelta.
Eta burutik ez dit ihes egiten, amets hori gerta daiteken eskenatoki bat dela, amets hori gerta daitekeela. Egi bihurtzea nahi ez dudan ametsa egin det. Dutxatik irten eta gosaltzerakoan, berriro ere gaia bueltaka. Eta hori ez gertatzeko zerbait egitea erabakitzen dut. Egunean zehar jira eta buelta gai berdinarekin, tormentu bat bihurtu zait.
Afaltze orduan, nire emazteari zera esan diot:
Euskal gizartearen alde zerbait gehiago egin beharko genukeela pentsatzen egon naiz, badakit politika ez dagoela oso modan baina Ibarretxe Planaren alde lan egiteko konpromiso tinkoa hartu det.
Andoni
Iruzkinak
Larre 2008-06-12 13:33 #1

Ez dakit zer izango den hemendik hemesortzi urtetara, baina nahikoa kezkatzen nau zer izango den hemendik urtebetera. Bakezale izatea ezinbestekoa da, beste ezeren aurretik. Baina bakea ez da nahikoa. Abertzale izanik geure asmo politikoa badugu, eta ez gaur goizekoa. Euskaldunak gara eta Euskal Herria maite dugu. Eta azken bolada honetan “modan” jarri diren diskurtso transbersalistak eta posibilistak zilegiak izan daitezke, baina non uzten dute abertzaleok barruan daramagun nahia?. Batzuk diote ez dela momentua. Zergatik ez?. Etorkizunak eskainiko al dizkigu egungoa baino une egokiagoak?. Non antzematen dute hori?.<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Ez. Etorkizunak, bere horretan utziz gero, ez digu iraganak eskaini diguna baino indar gehiago eskainiko.<o:p></o:p>

Alderantziz. Mundua geroz eta nahasiagoa dugu, eta geroz eta zailagoa da euskaldun batek abertzale izateko behar duen sena bizirik mantentzea.<o:p></o:p>

Beraz bizi dugun momentua bozketak eta kontsultak egiteko ez dela aproposa esan eta horretan geratzen direnak, hala ere beren buruari abertzaletasun aitormenak eginez, tranpatan dabiltza. Akaso tranpa inkonszienteak.<o:p></o:p>

Abertzaleok indarra egitera behartuta gaude. Beti ere urrengo pausoak nola eman asmatu beharrean. Makina fortzatu beharrean. Bestela gureak egin du.<o:p></o:p>

Ez badugu irtenbidearen aldeko aposturik egiten ez dugu apostua galduko.<o:p></o:p>

Baina pixkanaka bai arima galduko.<o:p></o:p>

Beraz, hemendik hemezortzi urtetara izan bedi bakea gure artean (edo askoz ere lehenago). Baina suspertu ditzagun bihotzak eta izan gaitezen ausart gaur. Ibarretxeren kontsulta proposamenarekin bat eginez. Aurrera ateratzeko indarrak batuz. <o:p></o:p>

Berriz ere kolpatzen bagaituzte, berriz ere zutituz. <o:p></o:p>

Euskadi askatuko dugulakoan, aurrera.<o:p></o:p>

Unai 2008-06-13 08:41 #2

Komunikabideetan intoxikazioa eta deskalifikazioa besterik ez dabil. Lehendakariaren aurka egunero egunero eta flanko guztietatik.

Nik argi daukat momentu historikoa bizi dugula. Giharra erakutsi behar dugu. Bestela Españak jaten gaitu.

ZUK ERABAKI.

Utzi iruzkina: