“LA SOBERANÍA ESPAÑOLA RESIDE EN EL PUEBLO ESPAÑOL”
Zapatero, Zapatero… se te ve el plumero.
That’s the question… Orain arte Kontsulta ilegala omen zen, inkonstituzionala. Kontsulta esaten zen lekuan Zapaterok “erreferenduma” irakurtzen zuen, dislexia bitxia, eta Eusko Legebiltzarrak eskumenik ez horretarako.
Baina, susmoak hartzen genizkion, bai, bazegoela atzetik bestelako arrazoirik…
Eta asmatu dugu, nonbait.
Orain bi baitira helegitearen arrazoiak, edo horrela irakurri dugu behintzat prentsan. Bigarrengo galdera. Bigarrengo galdera da mamua.
Bigarrengo galderak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea inplikatzen omen du… (ahhh…) eta horrek berriz, PRINTZIPIOA ukatzen.
Eta zein da ba PRINTZIPIOA?????
“La soberanía nacional reside en el pueblo español”.
Eta punto. No hay más que hablar. (El sonrisitas muestra su talante sin tapujos)
Iruzkinak
Debako 2008-07-11 09:44 #1
<P>Hain zuzen horixe da betiko arrazoia. Zapatero espainiar inposatzailea besterik ez da. Zer izango da Leonetik Madrilerako bidaia egin duen tipo bat?. Begi urdinak dituelako du duenaren arrakastaren erdia.</P>
<P>Harritzen nauena baina, hau da, Euskobarometroaren emaitzaren arabera Zapateroren begi urdinek eta Lopez-en hiletxo tenteek euskaldun jendea ere seduzito dute?. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!. Ikusi eta ezin sinetsi.</P>
Iker 2008-07-13 13:29 #2
<P>"La soberania española reside en el pueblo español" eta guk esan behar deguna....."la saberania vasca reside en el pueblo vasco" edo geure hizkuntzan esanda....."euskaldunon aberria Euskadi da"</P>
Utzi iruzkina: