BI GALDERA BI PRINTZIPIO

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-05 11:43
3

LEHENENGO GALDERA   PRINTZIPIO ETIKOA

“Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?”

BAI

BAKEA NAHI DUGULAKO.ETA, dagokion lekuan jarri nahi dugu… indarkeria behin betiko utz dezala exijituz.

ETAren indarkeriaren aurkako konpromiso etikoa berrestu nahi dugulako, Ajuria Eneako Itunean eta Diputatuen Kongresuan 2005eko maiatzean egin zen modu bertsuan. Han espresuki esaten zen “politika-mailako gorabeherak herritarren nahia ordezkatzen dutenen bidez soilik konpondu behar direlako printzipio demokratikoa” ezin uko eginezkoa dela, eta printzipio hau uneoro errespetatuaz “lndarkeriari elkarrizketa-bidez azkena emateko, horrekikoak egiteko benetako gogoan eta hori sinistarazteko moduko zalantzapiderik gabeko jarreratan oinarrituz, behar bezalako aukerarik izaten bada, Erresumako horretarako gai diren agintarien eta izu-ekintza bazter uztea erabakitzen dutenen arteko harreman-bideen alde gaude

Konpromiso hauekin bat etorriz, ETA eta indarkeria arbuiatzeko modurik biribil eta eraginkorrena, hura behin betiko desagertzea exijitzea delako, ETAri esanez politika egitea, politikariei bakarrik dagokiela, herriaren ordezkari egiazkoak direnei.

BIGARREN GALDERA    PRINTZIPIO DEMOKRATIKOA

“Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?”

BAI

Euskaldunen arteko Akordioa nahi dugulako, baita akordio hauek Estatuak errespetatzea, orain arte ez baita hala izan. Gernikako Estatutuak, euskaldunen arteko itun hark, 30 urte daramatza bete gabe eta, 30 urte daramatza bete gabe, Euskal Herriari emandako Hitzak.

Egoera politikoa desblokeatu nahi dugulako, alderdi politiko guztiei dei eginaz, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz negoziatu eta akordioa lor dezaten. Eremu guztietan erabakitzeko eskubidea. Autogobernu ekonomiko, sozial, kulturalaren… eremuan; beste euskal Erkidego eta Lurralde batzuekiko harremanen eremuan. Eta erabakitzeko eskubidea, Estatu espainiarrarekin nolako harreman politikoa izan nahi dugun;  eremu horretan ere bai.

“Elkarrekin bizitzea erabakitzeko” ahalmena izan behar dugulako. Erabakitzeko ahalmenik ez badago, elkarbizitza ez da norberak hautatua, inposatua da! Elkarrekin bizitzea, eta erabakitzea, kontzeptu bereizezinak dira.

Erabakitzeko eskubidea, eta askatasunean elkarrekin bizitzeko eskubidea nahi dugu

Erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dugulako euskal gizartearen ongizatea hobetzeko, gaur herri honetan bizi garen gizon-emakume guzti-guztien ongizatea. Duten pentsamoldea dutela, botoa ematen diotenari ematen diotela.

herritarra

herritarra 2008-06-05 17:32 #1

Euskal Herria maite duen edonork BAI eta BAI bozkatu beharko luke eta demokratikoa den edonork Kontsulta ondo ikusi beharko luke

Imanol

Imanol 2008-06-06 10:12 #2

Erabat ados nago kontsultarekin, eta Lehendakariarekin. Hitza eman zuen, hitza betetzen ari da, eta oraindik ere, gure artean emandako hitza ez jatea balore bat da. Juxtu sozialisten kontrako jarrera. Ez al zaizkizue faltsoak eta manipulatzaileak iruditzen?. Nola uler daiteke Zapaterok atzo esandakoa?. Alegia: aurrera egiten baduzue ez da transferentzia berririk izango, atzera joaz gero, akaso...

Hori al da legea betetzea?. Jarrera hoti "konstituzioanala" al da?. Gernikako Estatutua eta bere transferentzi GUZTIAK, ez Espanian agintzen duenari komeni zaizkionak bakarrik, GUZTIAK dira lege. Eta lege organiko. Beraz... sozialistak, betiko lepotik burua, IRUZURTZAILE galantak.

Nik, noski: BAI eta BAI. Kontsulta, BAI!!

Donostiarra

Donostiarra 2008-06-06 10:32 #3

Galdu egingo dugula esaten digute. Gizarteak azken hauteskundeetan abertzaletasun sentimenduetatik urrundu egin dela, eta sozialistak izan direla garaile. Zentzugabekeria politiko batetan sartzen ari garela...

Hori esan eta jarrain berriz, Ibarretxe Lehendakariaren kalkulua erabat elektoralista dela, biktimismoa errentagarria bihurtu nahian. Planteamendua hauteskundeak irabazteko taktika bat besterik ez dela...

Victimismo electoralista que nos lleva al suicidio político??.

Zergatik ez da Lehendakariaren herri kontsulta ariketa demokratiko soila ditugun arazoei aurre egin nahian?. Nire ustez hala da. Eta sozialisten jarrera, hain "progreak" eta"demokratak" izanik Europan lekuz kanpokoa eta XXI. mendean anakronikoa. Herriari hitza ematea "antikonstituzionala" bada, a zer nolako Konstituzio ziztrina!.

Es da harritzekoa bere aterpetik hanka egin nahi dugun hainbeste egotea.

Kontsulta BAI. Eta galderei BAI eta BAI.

Utzi iruzkina: