ESPAINOLEN BELDURRA

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-18 10:16
1

Estutu Batuetako mapan Oklahomak, alde eginez gero, zulo txikia egingo luke, Euskadik Espainiakoan egingo lukeen bezala. Oklahomak maparen erdian sortuko luke zuloa, Euskadik, kornerrean. Nire osaba bati entzun nion behin: nola onartuko dute bada espainiarrek Euskal Herria beren mapatik desagertzea marrazo batek aginkada egin balio bezala geratuko zaie eta…!


Espainia eta Euskadiren arteko gatazka historikoa irudikatzeko esaldi aproposa iruditu zait beti, eta makina bat bider gure Herriaren burujabetzaz, independentziaz edo erabakitzeko eskubidetaz pentsatu dudanean, nahi gabe, hortzakada eginiko Españako mapa etorri zait burura.


Funtsean dagoen arazoa ez ote da antzeko zerbait?. Gaur egun, noski, inork ez du “la sacrosanta Unidad del solar Patrio” bezalako konzepturik erabiltzen… hitzez. Baina gizartearen zatiketak, desoreka interterritorialak, erkidego ezberdinen arteko solidaritateak, Konstituzioaren espirutuak eta antzeko abstrakzioak barra barra erabiltzen direnean, ez al dute oinarrian aginkada pairatutako Espainiako Erresumaren maparen irudia, espainiar nazionalistentzat irudi kaxkar bezain beldurgarria, atzean?. Ausartuko nintzateke baietz esatera…


Azkenean, kontzeptuen sofistikazioaren atzean, erraz antzeman daiteke Espainiar nazionalistek bere lurraldetasunari buruz duten mitifikazioa. Zilegia izan daitekeena, bakoitzak bere pentsomoldea baitu, eta geurea, euskal abertzaleona, errespetagarri den bezala –edo errespetagarritzat aitortzea nahiko genukeen bezala- espainolena ere berdin errespetatu beharko dugulako.


Baina ken bezate, behingoz, mozorroa. Gogoangarria baita benetan euskal abertzaletasunari behin eta berriz ukatu nahi dioten zilegitasuna. Abertzaletasuna, euskal kutsukoa denean, aintzinakoa ideia omen da, bidaiatzearekin sendatzen den gaitza, etnizista, zatikatzailea, joku demokratikoaren erregeletatik kanpo dagoena, ganoragabeko eta inora ez doan abentura mesianikoa…   


Espainolek badute Estatua, espainolek berea den Nazioaren kontzeptu barnean gurea ere sartzen dute, inposiziozko historia luze batek ematen dien eskubide antidemokratikoaren ariketan. Espainolek mugak egun dauden lekuan nahi dituzte eta Espainiako bandera euskal udaletxeetan zintzilik. Espainolentzat euskaldunon erabakitzeko eskubidea, inon hasierarik izan gabe, Madrilen bukatzen da. Baita espainolen nagusi den Zapaterorentzat ere, noski.


Eta hor dago arazoaren koxka. Ibarretxe Lehendakariarengan proiektatzen dute hortzakada emateko gogoz dabilen marrazoaren irudia. Eta herri-kontsultari hortz zorrotzegiak antzematen dizkiote.

Beldur diote euskal gizartea galdetua izateari. Beldur -marrazoei denok diegun bezala-, euskaldunok geurea dugun erabakitzeko eskubidearen ariketari.


Sakonean, eta azalean, “demokratiko” hitza merezi duten jarduera guztien artean demokratikoena Herriari galdetzea izanik Konstituzioaren aurkakoa omen da… A zer nolako Konstituzio bikaina duten Espainian Herriari, pertsonez osatutako Herriari, mozala jartzen diona! 


Okerreko beldurra ordea. Galdeketaren bitartez euskaldunok ETAren biolentziari uko egingo diogu, eta elkarrizketaren bidez konpon dadin eskatu. Galdeketaren bidez, erabakitzeko eskubide demokratikoaren bidetik, Euskadi eta Espainaren arteko gatazka politiko historikoari irtenbidea asmatzeko elkarrizketa eskatuko dugu, eta sentsibilitate guztietako ordezkari diren alderdi politiko guztien artean adostu beharreko akordioa esijitu.

Eta guzti hori ez dugu hortzakadak ematen egingo, XXI. mendeko tresna demokratikoenak erabiliaz baizik.


Nahiz eta, aitortu dezagun, euskaldun eta abertzale garenok gustokoa dugun Euskal Herriaren mapa bere osatasunean, munduko Nazio guztien artean, kolore berezi batekin amestea. Kolore demokratiko, bakezale eta aurrerakoiaz.



Beltran

Beltran 2008-06-19 09:56 #1

<P>Irrifarre egin dut posta irakurtzerakoan. Eman iezaizkiozu zure osaba horri, nire eskuminak!. Metafora polita.</P>
<P>Hortzakadarik gabe, baina hortzak erakutsiz: KONTSULTARI BAI!!.</P>


Utzi iruzkina: