Kontsulta eta hauteskundeak
Markos Zapiain blogariak "Kontsulta eta hauteskundeak" izenburupean hausnarketa interesgarria egiten du kontsultaren inguruan.
"Ibarretxek De Gaulleren antzera ikusten du lehendakariaren harremana herriarekin: hitzarmen batek lotzen ditu, alderdien eta hedabideen gainetik. Ibarretxek Euskal Erdiari kontsulta agindu zion eta hitza betetzen ari da, konstituzionalisten presioa gorabehera, batik bat dependentista jeltzaleena. Eta hiritarrok Ibarretxek proposaturikoa arbuiatuko bagenu, etxera joango litzateke, De Gaulle bezalaxe."
Iruzkinak
uxu 2008-06-10 09:58 #1

De Gaullen berri ez dut. Baina beti entzun dugu euskaldunon ezaugarri dela hitza betetzea. Horregatik ematen diot bi aldiz balore Lehendakariaren proposamenari. Bakea eta normalizazio politikoa nahi duelako eta emandako hitza betetzen duelako. Noiztik gara euskaldunok ikarati?.

Nork dio, antza denez, beldurrik gehien kontsultari?. Alderdi Sozialistak. Beraz, horixe da ondo goazenaren seinalerik onena.

Jende asko eta asko ezagutzen dut kontsultaren zain dagoena. Ausartuko al dira espainiarrek Herriak erantzuteko duen eskubidea ukatzera?. Ez ninduke harrituko. Baina gera dadila Espainia "demokratiko" horren kalitatea nabarmen mundu zabalean!.

Denok Lehendakariarekin batera, eta alderdiarekin batera, burujabetzaren bila. Bidea pausoz pauso egiten da. Baina pausoak emanez.

itsasertz 2008-06-11 12:49 #2

Eta gizarteak Lehendakariak proposatutakoari uko egingo balio, etxera joango litzateke.

Nik gehiago esango nuke: euskal gizarteak uko egingo balio aukera historikoa galduko luke, EspaƱaren mesedetan.

Patxilopez izango genuke mandamas Gasteizen.

Abertzaletasuna, eta harekin batera euskaldun izatearen harrotasuna, pikutara.

Beraz, odolik badegu zainetan ezin dugu aukera galtzen utzi.

Kontsulta egiten den egunea, BAIEzko haundiarekin agertu beharra dugu.

Eta Zapaterok kontsulta eragozten badu berriz, euskaldunon ahotsa edonola ere, entzun dadila mundu zabalean.

Utzi iruzkina: