Herri kontsulta

Galdetuak izan nahi dugulako

Goierri aldeko postontzietan jasotzen hasi gara jada datorren urriaren 25eko Kontsultarako bozkaketa eskuorriak.Beste lekuetan?


"Zapatero convierte la derrota electoral de Ibarretxe en su máxima prioridad política"Kontxo, kontxo, Espainiak ez du beste lehentasunik Euskal Herrira begiratzea baino. Ez dago beste lehentasunik, ez dago krisiarik, ekonomiaren gainbeherarik, ez, ez... Ibarretxe Lehendakariaren porrot politikoa da Zapaterorentzako lehentasuna. Etxeko arazoak konpontzea baino, gurekin lardaxkan jardutea da bere lehentasuna.Beraien ahultasuna zein den ederki adierazten ari zaizkigu.


Guillermo Jimenez Sanchez-ek apirilean gorde zuen bere bidaia Halcon Viajes-en, abuztuaren erdialdera pare bat asteko kruzeroa, Mediterraneoko irletan zehar. Ikaragarrizko txoiloa iruditu zitzaion, bikotearentzat kamarotea, igerilekua, untziaren kapitainarekin afaria… “Vacaciones en el mar” hain zuen gustoko ezen bermuda berriak ere erosita zeuzkala pantorrila txukunegiak ezin erakutsi arren. Elisa Perez Vegak urtero bezala Malagako urbanizazio fashion batetan duen apartamentuan abuztu osoa botatzeko asmotan zen, hilobatxoei Konstituzioaren I. Atala buruz ikas zezaten ahaleginak egiten. Pas...


Gaurko EHAAn datorren urriaren 25eko Herri Galdeketarako lege proposamena argitaratu da.Sustatun ere aipamena egiten diote berriari.      


Azkuna jauna, Bilboko Alkate Txit Gorena, ez ote duk duanarekin nahikoa lan?. Ez haiz, ez, konformatzen, Zorrozaurre txukuntzearekin eta Bilbo museoz lepo egitearekin, ez. Correo Españoleko portada behar huan, eta bai lortu ere. Kontsulta pikutara bidali behar dela aldarrikatuz El Correo Españoleko portada lortzea erraza dek motel!! Baina nor haiz hi, EAJ-ak jarritako Alkate, horrelako saltsatan sartzeko?. Nork ematen dik hiri nahi dekena esateko bula?. Azper-azper eginda gatxaudek hire protagonismo nahiarekin eta hire lotsarik ezarekin. Saiatu hadi Deustuko kanalean bete-lanak egiten eta h...


Zapatero, Zapatero… se te ve el plumero.   That’s the question… Orain arte Kontsulta ilegala omen zen, inkonstituzionala. Kontsulta esaten zen lekuan Zapaterok “erreferenduma” irakurtzen zuen, dislexia bitxia, eta Eusko Legebiltzarrak eskumenik ez horretarako.   Baina, susmoak hartzen genizkion, bai, bazegoela atzetik bestelako arrazoirik…   Eta asmatu dugu, nonbait.   Orain bi baitira helegitearen arrazoiak, edo horrela irakurri dugu behintzat prentsan. Bigarrengo galdera. Bigarrengo galdera da mamua.   Bigarrengo galderak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea in...


Atzo asteazkena, Lehendakaria elkarrizketatua izan zen ETBn. Gustora egon nintzen hura entzuten. Arrazoi galantak bota zituen. Herriari hitza eman ziola Legebiltzarrak joan den ostiralean. Ezin duela ulertu nola hainbat legebiltzarkidek hitza emate horri ezezko borobila eman dioten. Ez dela ulertzekoa EHAKren jarrera: ezker abertzalekoak direnen bederatzitik zortzik euskaldunok dugun erabakitzeko eskubideari muzin egiten diote ezezkoen txandan abstentzioa argudiatuz?. Ezker abertzalekoak direnen artean bederatzitik batek bakarrik ameto egiten dio herri-kontsultari?. Bejondeiela, hala ba...


Lehendakariak erakutsi du jada soberan dituela. Ea beste batzuek bere adibidea jarraitzen duten, edo gai diren.


AURRERA GOAZ

herrikontsulta 1456135360480 Herri kontsulta | 2008-06-28 17:47

2008ko Ekainaren 27a egun berezia izango da abertzale sentitzen geranontzat. Gure bihotzean gordeko dugu beti eta gure seme-alabei egun honen garrantzia transmititzen saiatuko gera. GORA EUSKADI ASKATUTA (eta lehenbaitlehen) !!!! IBARRETXE AURRERA !!!!   Legebiltzarrera azaltzeko aukera izan genuenok alderdi politiko bakoitzaren iritziak eta argudioak entzun ahal izan genituen. Beno, argudioak, batzurenak bakarrik, zeren eta batzuek ez zuten argudiorik plazaratu. PPk gezurra eta engainua erabili nahi izan zituen. Kontsulta eta Erreferenduma nahastu asmoz ibili zen Barreda. Badu bada g...


Bihar ekainak 27 egun historikoa biziko dugu. Bihar erabakiko dute baizkaitarron, arabarron eta gipuzkoarron ordezkariek Ibarretxe Lehendakariaren Kontsulta proposamenari bide eman edo ez.   Tamalez bihar arte itxaron gabe badakigu jada unionisten jarrera zein izango den: NO. Kontsultaren aurka asmatu ahal izan dituzten aitzaki guztiak jarri eta gero, Lehendakaria gutxietsi eta gero, euskaldunon izaera berezia bera ukatu eta gero, NO.   Ez da harritzekoa.   Zer espero genezake España aberritzat dutenen aldetik?.   Españolak español direla demostratzen digute eguna joan ...