KONSTITUZIONALEKO EPAILEAK GUZTIZ HASERRE
Guillermo Jimenez Sanchez-ek apirilean gorde zuen bere bidaia Halcon Viajes-en, abuztuaren erdialdera pare bat asteko kruzeroa, Mediterraneoko irletan zehar. Ikaragarrizko txoiloa iruditu zitzaion, bikotearentzat kamarotea, igerilekua, untziaren kapitainarekin afaria… “Vacaciones en el mar” hain zuen gustoko ezen bermuda berriak ere erosita zeuzkala pantorrila txukunegiak ezin erakutsi arren.
Elisa Perez Vegak urtero bezala Malagako urbanizazio fashion batetan duen apartamentuan abuztu osoa botatzeko asmotan zen, hilobatxoei Konstituzioaren I. Atala buruz ikas zezaten ahaleginak egiten.
Pascual Salasek berriz Kenia aldean safaria zuen abuzturako plana.
Denak ere ondo merezitako atsedenaldia, hainbeste helegite eta gatazka konstituzinal aztertu eta konpondu ondoren.
Baina…
Hara non Ibarretxe madarikatu horrek ez dakit zenbatgarren pultsoa bota izan nahi dion Españari (Mi querida España, esa España mía, esa España nuestra).
Apropos, apropos aprobatu du bere legetxo purtzil hori udan. Hori da bere benetako helburua: Konstituzioaren zaintzaileak oporrik gabe uztea.
Mekauen!. Guillermo, Elisa eta Pascual ordu extrak sartu beharretan dira abuztuan zehar… Eta kontua ez da edonolakoa… 155. artikuluaren aplikazioarekin konformatu edo, agravante de dejar sin veraneo al Constitucional tarteko, zuzenean 8.artikuluaren aplikazio berritzailea frogatu… umhhh. Akaso…
Ramón Rodriguez Arribas, Norvegiako fiordoak ezagutzeko aukera galdu duenak, ebazpenaren arrazoi nagusi bilakatu daitekena iradoki du “para algo más que para ocupar Perejil tendremos a las Fuerzas Armadas, ¿no?”.
Bederatzi irrifarre makur lortu ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: