LÓPEZ
Lopez-ek, eta sozialistek oro har, RAE-ko hiztegia burukoaren azpian dutela lo-lo egiten dute gauero. Handik ateratzen dituzte urrengo goizeko albisteetan behin eta berriz agertzen diren hitzak: elkarbizitza, elkarrizketa, negoziaketa, akordioa, konsensoa… horiek dira sozialistek beraien burua definitzeko erabiltzen dituztenak.
Lehendakariari lepotik zintzilikatzen dizkiotenak, berriz, guztiz kontrakoak: zatiketa, setakeria eta jarkiera. Eta ezin ahastu Lopez-en oratoria mailaren neurria ematen duen kalaka sonatua: “raca-raca”.
López hor dabil, Lehendakari izatera iritsiko dela amesten. Hiztegia itxi eta gauero argia itxaldu orduko Ajuari-eneako pasilotan etxeko zapatilak gainean dituela irudikatzen du López-ek bere burua.
Lortuko al du?
Ibarretxe Lehendakariak hainbeste urtetan hainbeste saiakera egin ondoren, euskaldunoi geure etorkizuna moldatzeko aukera eskaintzen digun honetan, euskaldunok kale egingo bagenio, hori litzateke gure Herria azkenean menderatu dutenaren zeinu. Hortik aurrera ez genukeen euskalduntartasunik merezi.
Ez du lortuko.
Oraindik ere, izan, bagera. Oraindik ere ez gaituzte erabat tontotu. Oraindik ere badugu gaitasunik sozialistek duten diskurtsoa gezurretan eta iruzurretan sostengatzen dela nabaritzeko. Betiko moduan, bestalde.
Beraz, López, etzazu sinetsi zure amets hori, sinetsiz gero haundiago izango da eta hartuko duzun zartada.
- Ez dago zergatik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: