Etx Kultur Elkartea

sortu,parte hartu,herri kultura landu

  Sarritan, kantatzen duenaren edo dutenen errua izan ohi da euria egitea.  Behintzat, ostiralekoan, bertsolariei ezin errua bota, izan ere, arratsalde osoan barra barra euria bota bazuen ere, bertso triki kalejira poteoa hasi eta lasterrea atertu egin zuen. Kalean kalejirarako girorik ez bazen ere, Trikitilariei egokitu zitzaien, eguraldi txarrari aurre egitea.Tabernetan aritu ziren Lander Ibarluzea, Iratxe Ibarra, eta Joseba Artza, koplak, bertsotan, trikitixaz, edo gabe, eta bukaera, puntuka. Sospresas agertu zen Oihane Perea bertsolari arabarra. Etorri, parte hartu eta baita b...


                


Goizeko 9retan Olaia aurrean bildu garenok, preskuran eta sudaderak jantzita atera bagara ere, oinez hasi orduko berotu gara. Eguraldi paregabea egin gu gaur eta gu bezala, beste Etxebarritar, Markinar, Aulerstiar, Lekeitiar eta hainbat eta hainbat pertsonak bertara urbiltzeko aukera egin dute.  Txaboletan mokau bat eginda, gora, tontorrerako bidea hartu dugu, izugarrizko jendetza, bide zidorra beteta, gainezka. Tontorrera bidean, gerriko minik ez izateko, ohitura den moduan, burdinazko uztaiak buruti behera pasa eta tontorrera heltzeko prest.Tontorrean, gurutza mordoa lez, jende ask...


ERNIOko domeketako erromeriara IRAILAK 28an. Goizeko 09:00etan,  Olaia aurretik. Kotxeetan joateko aukera egongo da, Andazarrateraino (AIA). Handik ibilbide erreza Zelatungo lepora (txaboletaraino).


Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk bidalita aldizkaria jaso dugu gaur. Bertan, 10 urtetan egindako lanari jarraipena emanez, [ZORIONAK!] Bai euskararitik, Euskaraz bairekin konpromiso maila haundiagoko garai berri bati hasiera emango dio, ekarpen ezberdinak egiten jarraituz. Euskararen normalizazioa lortu nahi badugu, horrela ezin dugu jarraitu. Ez herritarrok ez hainbat arlotako eragileek. Hizkuntza-politikak hobetu, tresna juridiko-administratiboak gaurkotu eta herritarrek, portaerak aldatu egin behar dituzte hizkuntza baten normalizazioan denbora faktoreak ere garrantzi handia d...


Datorren ostegunean hasiko dira 2008ko Santixauek (24tik 27ra). Uztailaren 24rako zita berezia jarri dugu aurtengoan, jaietan nahiko proposamen ez eta guk kontzertua eta bukaeran erromeria antolatu ditugu. Baina dauden gauza mordoaren artean, aukeratu eta blogaren eta argazkien orriarekin honen berri ematen saiatuko gara.A, txosnak prest daude, freskagarriak hozkailuetan. Etorri eta ondo pasauko gu!


BERBALAGUN, euskaldun berrientzat, inoiz euskara ikasi eta erdi bidean geratu direnentzat, gaur egun ikasten dabiltzanentzat eta berbaditxo bat izateko nahiko maila daukatenentzat zuzenduta dago.Euskaldun zaharrek parte hartzea ere behar-beharrezkoa da egitasmo honetan; batez ere, euskaldun berriei laguntzeko euskaldun oso bihurtzen. Egitasmo honek, taldeka ta taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean, euskaldun berri eta zaharrak batuko ditu. Taldeak osatzerakoan, kontuan hartuko dira partaideen gustuak, zaletasunak, etab...Lea-Artibaiko berbalagunen apuntatu edo informaziorik nahi baduz...


Ostiraldeko zinema emanaldian gustora egon ginen plaza barrin batutako 60 bat lagun baino gitxitxua Eutsi! euskarazko pelikula ikusten. Honetarako egoki jarritako aulkiak ezeze, ikusleak palkoan eta gradetan be egon ziren. Udaltxe aurrean, erreka ondoko petrilean, lehen lerroan aulkietan...Urteko egunik luzeenakoa aukeratu genuen proiekziorako eta egindako eguraldi ona dala eta hitzordua baino hiru ordu laurden beranduago ekin genion zinema saioari. Gau giro ederra, nahiz eta bukaerarako freskura nabaritu.Barre algarak pelikulak iraun zuen denboran, isiltasuna eta zapore gozoa. Hori bai, as...


Euskal Bizikleta Etxebarritxik pasatu zenetik hamabost egunera eta garraiolarien lan uztea eguneko gaia den unean, Eutsi! ikustera gonbidatzen zaituztegu.Kepa eta Martin, umetako bi lagunek, beren lantokian beste nonbaitera eramango duten zurrumurruak direla eta, protesta eramango dute, nora eta beraien afizioa biltzen duen lasterketara, Tourrera.Datorren hilaren 20an, iluntzeko 9terdietan, Plaza Barrin; nun ba?


Zinema emanaldia gerturatzen ari dela eta Plaza Barria prest dago iluntzean giro badago pelikula bat ikusteko. Eguna ere jarrita dago, Ekainak 20, ostirala. Ordua? bai, 21:30etan baina, ze pelikula ikusiko dugu?Horretan ari ginela, Itoiz taldearen aspaldiko abestia etorri zaigu gogora eta ze pelikula ikusi, kuestio bihurtu zaigu. Gustora ikusiko genuke Aitzol Aramaioren un poco de chocolate aire librean baina zinemara joan eta ikusteak merezi duela ere esan genezake. Kuestio honetan mareatu aurretik, zuen proposamenak blog honetan erantzunen bidez egitera animatzen zaituztegu!


etx 1456132395106

ETX KULTUR ELKARTEA etxtaldea@hotmail.com

VII.MENDI IBLIALDIKO ARGAZKIAK 2012/05/13

www.flickr.com
Éste es un módulo Flickr que muestra fotos o videos públicos de ETX KULTUR TALDEA. Crea tu propio módulo aquí.