Dantza ikastaroari amaiera emateko saioa izango da datorren hilaren lehenengoan. Igande horretan beraz, Ekainak 1ean, goizeko 11:00etarako zita jarri dugu, aurreko saioetan urtendako ideiak biribildu eta ikastaroari itxiera emateko.Eguerdira arte, egin leike dantzan edo arratsaldez segidu... Hau dana, bertaratutakoen artean ikusiko dogu eta aurresku edo agurra ikasteko izango dugun trebetasunaren arabera.Udabarriko saiakera honen ondoren, uda garai zailagoa izan leikela eritzita, neguan saia gintezke berriro.Animatu ba, eztago aurretik masterra eginda egin beharrik eta!
Eguraldi txarrak, iganderako geldi une bat hartzea erabaki zuen. Horrek izugarri lagundu du III.ibilaldi neurtua burutzerako orduan. Izan ere, aurreko egunetako euriek, ibilbide luzea asko zaildu dute, lokatza bihurtu delarik protagonista nagusi aurtengoan. Goizeko 8:00etarako prest geunden 142 parte hartzaileak eta antolatzaileak: Mendizaleak hain gogotsu etorri dira non hasieran Kultru taldetik eman nahi genituen pare bat ohar emateko aukerarik ere ez digute eman.  ...
Hemen da material berria, sudadera eta kamiseta dotore-dotoreak iritsi dira! Kolore eta neurri ezberdinetakoak eskaintza ezberdinak, estiloaren izenean. Materiala eskuratu nahi izan ezkero, taldekideren batekin harremanetan jarri eta bestela, III.ibilaldi neuruan salgai jarriko ditugu.
Prest dago aurtengoan Etxebarri inguruetako mendietatik igaroko den III.Ibilaldi neurtua. Maiatzaren 11an, aurreko edizioen antzeran, bi ibilbide izango dira aukeran, 6,5 kilometro eta 30 kilometrotakoak. Ibilbide luzeak inguruko mendirik altuenak igarotzen ditu. Aulestiko auzoan zehar hasten dira lehen kilometroak eta Gipuzkuko muga aldera hurbiltzen da Atsoin bueltan. Urkarregin, hornidura-zona eta kontrol postua jarriko ditugu, Ixun eta bukaeran bezala. Ixuko postua, 11:30ean itxiko da eta bukaerakoa berriz 14:30ean. Ibilbide motzak, bere laburtasunean, Basabe erreka agurtu ondoren esk...
Martxoan hasi genuen dantza ikastaroarekin jarraituko dugu Apirilean. Ordu eta leku berdinean elkartuko gara, alegia, zapatuetan arratsaldeko 16:00tan udaletxean. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edozein edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte.
Artikutzan egon gara goizean. Goiz genuen zita jarrita, ordu aldaketak gainera, lotarako ordu bete kendu zigun bart. Fin, ordua iritsitakoan atera gara Olaia aurretik eta Oiartzunen zehar igaro ondoren Artikutza aldera igo gara. 10:00ak jota han ginen eta ibilgailuentzat bidea isten den "Eskas" deituriko lekuan aparkatu ondoren hasi dugu txangoa. Aurreko asteetan egindako euriek ez gaituzte beldurtu eta zapatuako eguraldi ederrak animatuta hasi dugu martxa. Arratsalderako iragarrita zegoen ekaitza baina, bazirudien aurreratu egingo zela. Pagadietan barrena, erreka gardenen hotsa zen n...
ARTIKUTZAko PARKERADonostiarrek edateko ura biltzen duten urtegi ingurura EGUNA: MARTXOAREN 30ean IRTEERA: OLAIA AURRETIK ORDUA: goizeko 8:30 etan Ibilbide erretz eta paraje ikusgarriak
Gaurkoan, izerdia bota dugu eta besoak indarrik gabe geratu zaizkigu. Aurreko astearekin alderatuz, gaurkoa saio zailagoa izan ote dan gaude. Fandangoa estu hartu dugu eta gure hankek igarri dute. Pauso eta 1-2-3 artean, nahasteak nahaste, barreak gaur ere izan du lekua. Hainbeste pauso eta bueltaren artean, andre madalen bera ere mareatu dugu eta memoria freskotu nahian, aurreko asteko 7 jauziak berreskuratu ditugu.Hurrengo astean, martxoak 8, irakasleek ezin izango dute etorri; guri dagokigu astean etxean ikasten jarraitzea eta martxoaren 15ean hurrengo saioa, arratsaldeko 16:00etan udale...
Aurreko zapatuan, arratsaldeko 16:00etan, zita eginda genuen bezala alkartu ginen udaletxean. Xeber eta Alain, bi dantzari abil gure irakasle eta gu zelan halako dantzariak hankak airean. Egia esan, lehenengo saioan politxo ibili ginen eta dantzan baino gehiago barrezka egin ez ote gendun dudan gaude. Orain, datorren asteko errepasorako eta beste dantza berri bat ikasi aurretik etxean sakontzeko aukera dugu. Bideoa eskegitzeko arazoak ditugu baina ea laister (ondorengo orduetan) prest dagoen!.
2003ko otsail hartan ere ez zen giro Euskal Herrian. Aste bereko egun ezberdinetan hiru operazio polizial bizi izan genituen. Tartean, Egunkariaren aurkakoa. Beste egunkari bat itxi zuten eta auzipetuentzat kartzela zigorrak eskatu nahi dituzte orain. Euskal jendarteak erantzuna eman zuen, errefusatu zuen euskal prentsaren kontrako eraso hura. Egunkariaren Alde Elkartea sortu zuten aurrerago, eta aste honetan, "Orain ere, epaiketaren atarian, Egunkaria defenditzeko deia egin dute. “Euskalgintzaren baitatik dei ozen bat gizarteari, orori: Egunkaria defenda dezagun, euskalgintza...
ETX KULTUR ELKARTEA
etxtaldea@hotmail.com
VII.MENDI IBLIALDIKO ARGAZKIAK 2012/05/13
Hitzaldian ukitutako puntu batzuk:http://www.scribd.com/doc/78501082/Krisia-induzitua-izan-da