Artikutzan ura non nahi

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-03-30 22:24

Artikutzan egon gara goizean. Goiz genuen zita jarrita, ordu aldaketak gainera, lotarako ordu bete kendu zigun bart. Fin, ordua iritsitakoan atera gara Olaia aurretik eta Oiartzunen zehar igaro ondoren Artikutza aldera igo gara. 10:00ak jota han ginen eta ibilgailuentzat bidea isten den  "Eskas" deituriko lekuan aparkatu ondoren hasi dugu txangoa.
Aurreko asteetan egindako euriek ez gaituzte beldurtu eta zapatuako eguraldi ederrak animatuta hasi dugu martxa. Arratsalderako iragarrita zegoen ekaitza baina, bazirudien aurreratu egingo zela. Pagadietan barrena, erreka gardenen hotsa zen nagusi; ur jauzi haundi bihurtu den errekarik ere ikusi dugu.                          
        
Euriak laister harrapatu gaitu, Artikutza herri gunera iritsi aurretik. Balbea bota omen digu norbaitek, eta Ostatu Zaharrera iritsi garenerako blai-blai eginda bukatu dugu. Ostatu hori, edozeini irekia ei dago, han indarrarak hartu ditugu eta bertakoek lokala erabiltzeko baldintza bakarra jartzen dute: bukaeran fregona pasatzea.   
                                        
Euria geratzen ez zela ikusita, eta frontoia estali gabe zegoela ohartuta, pilota partida bertan behera uztea erabaki dugu eta errepidean gora Eskas inguruko atezainarengana bueltatu gara hezurretaraino buztita. Kotxean zeuden arropa lehorrak gustora hartu ditugu. 14:00ak ziren.


Utzi iruzkina: