Batasun handia '18/98 auziko' "epai politikoa" salatzeko Bideoa Azken gertaeren inguruan auzipetuek guzti honen inguruko agiria aurkeztu ziguten. Erantzuteko deiarekin bat egiten dugu: Ostegunean, Abenduak 13 12:00etatik 13:00etara lan uztea.
Euskararen eguna da gaur, aurretik ere jakina genuen hau, besteak beste larunbateko ospakizunaren berri ere emana dugulako hemen. Euskara dakitenak eta erabiltzen dutenak asko dira, eta hau adibide hartuta, herriko ume batzuen adibideak ikusgai dituzue gure bideoen tartean. Senegal, Kolonbia, Marokon eta Etxebarrin jaioak badira ere, era beretsuan hitz egiten dute egun. Hizkuntzalariek, erakutsita dute hizkuntza gutxitu batera murgiltzean jakinduriaz gain beste hizkuntzak ere aberasten dituela jauzi honek; eta bideo hauek eredu dira, Etxebarritar hauen eguneroko biz...
Heldu da eguna eta gaur arratsaldean Euskara Taldeak bere aurkezpena egin du. Herriko taldeen laguntzaz egitarau polit zein entretenigarria izan dugu euskara aitzakia hartuta. Egun euskaldunok hizkuntz eskubideak urratuak ditugu hainbat arlotan eta Bertan egon bazara kontaiguzu zer iruditu zaizun eta bestela ondorengo helbidean aurki ditzakezu argazki gehiago. .http://www.flickr.com/etx_taldea Azkenengo kale neurketekin ateratako ondorioekin eta hiztun eta erabiltzaile datuak aztertu nahi badituzue egin klik beheko helbidean. http://www.soziolinguistika.org/edb/?PHPSES...
Abenduaren 3a "euskararen eguna" bezala izendatua dago aspalditik. Etxebarrin sortu berri den Euskara Taldeak, Abenduaren 1ean Arratsalderako (16:30etan) udaletxean egiteko asmoa zuten ospakizunaren antolakuntzan parte hartzeko gonbita egin zigun, antolakuntzan laguntzeaz gain ETX KULTUR ELKARTEAK gai honekin duen arduragaitik dudarik gabe baiezkoa eman genien. Gure aletxoa jarriko dugu ba datorren zapatuan euskararen alde eta guztiok gonbidatzen zaituztegu.
EUSKAL HERRIA XXI. MENDEAN. Gure kokapena eta etorkizuna mundu globalizatuan. Gonbidatua: GABIREL EZKURDIA Gabeko 9:00etan Eskolan. Euskaldunak, Europako herririk zaharrenak ezinbesteko erronka batean bizi da. Hainbeste aldiz inbadituak, okupatuak, kolonizatuak baina inoiz ez garaituak! Eta XXI. mendeari begira zer? Globalizazio prozesu planetarioak dakartzan ezinbesteko eraginak onerako edo txarrerako dira? Gai izango gara herri bezela erronka hauei eurre egiteko? Amazoniako beste herri indigena asko bezala desagertuko gara?
Gauza bat dela edo ez dela, gure jardunaren inguruan gehiago jakiteko edo izandakoren inguruko beste ikuspegi bat izateko... Ikusi, behatu, gure argazkiak orrialde hontean:http://www.flickr.com/photos/etx_taldea/edo bestela sar zaitez www.flickr.com helbidean eta bilatzailearen bidez "ETX KULTUR TALDEA" bilatu. Behin argakziak ikusten hastean aprobetxatu aukera eta komentatu zer iruditzen zaizun. Irudiei mugimendua gehituz gero: GURE BIDEOAK
Ezin ezan, bertso onak entzuteko edo bertso saio batetik oso gustora ateratzeko bertso txapelkaren bateko finalera edo joan beharra dagoenik. Urbileko giroa izateaz gain, saio alai eta bizi bat burutu zuten bertsolariek. Lander Ibarluzeak, Iratxe Ibarrak eta Joseba Artzak librean jardun zuten saioaren atal haundi batean baina gero aulkietatik jeiki eta bertaratutakoengana urbildu eta batari eta besteari adarra joz jardun zuten. Saio dinamiko eta ederra benetan! Doinu nahasteek eta elkarri errima lapurretek bertso ...
Badira bi urte Bertso afalostea antolatu eta gozatu genuela. Gure herrian, badira bertsolari gazteak, bada afizioa duen jendea, diren jendea dago. LEa-Artibai bertso eskolakoek bertsolaritzarentzat unerik egokiena ez dela eskualdean aitortzen badigute ere, bertsoek beti izan dute lekua gure parajeetan. Txikitatik izan genuen eskoletan bertsoak ikasteko aukera eta egun ere horretan ari diren bertsolariak. Guk, bertsozaletasunari bultzada emanez eta ostiral iluntzean saio polit bat igarotzeko asmoz Lander Ibarluzea "Aitxulua", Joseba Artza "Urta" eta Iratxe iIbarra gonbidatu ditug...
Aurtengoan, Erniorako zita Irailaren azkeneko iganderako jarri dugu. Irailaren 30a hartu dugu Zelatungo magalera eta Ernio tontorrera joateko eguna. Ernioko erromeriek ohitura handia dute, aspaldikoak dira eta honi jarraiki jende asko urbiltzen da bertara. Errezildik gora kotxez ere joan daiteke baina gure asmoa, hankak apur bat luzatzekoa da; baina edozeinek egoteko moduko bidea da.Esango genuke, Santa Eufemiko aantzerako jaiak dirala, beheko landetan erromeria, erroskilak, salda... eta goian tontorra. Animatu zaitezte eta urrerartu goizeko 9:00 etan Olaia aurrera; kotxeak hartu eta giro o...
Duela bost urte hainbat kultur talde bildu eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetako taldeak ezagutu eta elkartzea erabaki zuten, sare moduko bat eratzeko asmoz. Horretarako, urtero lurralde bat aukeratu eta bertako herri batean besta bat antolatu dute. Hala, egitasmoan parte hartzen duten dantzari, kantari eta musikari taldeak biltzen dira. Usurbilen egin zuten lehen aldiz topaketa hori, eta aurten Lapurdiko Hazparne herrian prestatu dute, irailaren 8an. Aurkezteko agerraldia egin zuten atzo; lehenik Hazparnen eta gero Iruñean. Iruñean ezagutarazi zuten besta iragartzen duen kartela, eta irud...
ETX KULTUR ELKARTEA
etxtaldea@hotmail.com
VII.MENDI IBLIALDIKO ARGAZKIAK 2012/05/13
Hitzaldian ukitutako puntu batzuk:http://www.scribd.com/doc/78501082/Krisia-induzitua-izan-da