Bertsoz giro ederra, ostiral gauean.

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-10-13 00:37

Ezin ezan, bertso onak entzuteko edo bertso saio  batetik  oso gustora ateratzeko bertso txapelkaren bateko finalera edo joan beharra dagoenik.  Urbileko giroa izateaz gain,  saio  alai eta  bizi bat burutu zuten bertsolariek. Lander Ibarluzeak, Iratxe Ibarrak eta Joseba Artzak librean jardun zuten saioaren  atal haundi batean baina gero aulkietatik jeiki eta  bertaratutakoengana urbildu  eta batari eta besteari adarra joz jardun zuten. Saio dinamiko eta  ederra benetan!  Doinu nahasteek eta  elkarri errima lapurretek  bertso baten baino gehiagotan barre algara  mordoa  ekarri zuten.Honen adibide saiotik berreskuratu dugun bertso hau; Lander Ibarluzea:

Doinu aldaketa egon da eta
hain sentitzen naiz aldrebez
Iratxe ez egin horrelakorik
berriro ere mesedez
zu zaitut nere alboan eta
horrek ematen dit babes
errima asko landu dut baina
honelako doinurik ez.

BERTSOAREN BIDEOA
 Ea beste batean ere  honela disfrutatzeko  aukera dugun, "Aitxuluak" bertso batean abestu zuten moduan "ez baita asko behar ondo pasatzeko".


Utzi iruzkina: