Pilarika egunean BERTSOTAN

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-10-05 09:01

Badira bi urte Bertso afalostea antolatu eta gozatu genuela. Gure herrian, badira bertsolari gazteak, bada afizioa duen jendea,  diren jendea dago. LEa-Artibai bertso eskolakoek bertsolaritzarentzat unerik egokiena ez dela eskualdean aitortzen badigute ere, bertsoek beti izan dute lekua gure parajeetan. Txikitatik izan genuen eskoletan bertsoak ikasteko aukera eta egun ere horretan ari diren bertsolariak. Guk, bertsozaletasunari bultzada emanez  eta ostiral iluntzean saio polit bat igarotzeko asmoz Lander Ibarluzea "Aitxulua", Joseba Artza "Urta" eta Iratxe iIbarra gonbidatu ditugu Urriaren 12an Iluntzeko 9retan, Etxebarriko udaletxean.
Bertan elkar ikusiko dugu eta ondoren balorazio eta eztabaida blogean koplatan edo bertsotan jarraitu genezake ez?          

                                                             


Utzi iruzkina: